Bera Bera

Select your language

2020. urtea joan zaigu (irrikan geunden!!) eta berarekin mende honetako bigarren hamarkada, Bera Bera Eskubaloiarentzako urterik oparoena, Ligako eredua izateaz gain euskal talderen artean titulu gehien irabazi dutenen artean kokatu delarik.

Emakumeen eskubaloi elitean hiru hamarkada baino gehiago dira, 1990eko irailaren 23an orduan Corteblanco Bidebietak Madrilgo Complutense taldearen aurka debuta egin zuenetik  (Juan Carlos Elorza, Garako kazetariak izandakoak jasotako datua).

Aurreneko titulua 2007ko Kopa izan zen, 2008an Superkoparekin jarraitu zuen eta 2009an, bigarren Kopa. Halere, 2011-20 harmakadak sei Liga, lau Kopa eta beste sei Superkopa utzi ditu, donostiarrek 2012az geroztik urtero tituluren bat altxatu dute.

2010-11 denboraldia zalantzaz beterik hasi zen. Tati Garmendia eta Esme López, Verónica Valverde ere bai, eskubaloia uztea erabaki zuten eta Akaba babesle nagusiena izateari ere utzi zen. Horrez gain, gol average delakoa kausa Europatik at gelditu zen.

Hamarkadako aurreneko partida 2011ko urtarrilaren 8an izan zen, Rocasaren aurka, Bidebietan 26-23 irabazi ziona, egungo emakumeen eskubaloian gehien errepikatu den partida. Izan ere, Remudasek ohorezko mailara 1989an lortu zuen igoera eta Corteblanco Bidebietak 1990an. Bera Bera bosgarren amaitu zuen 2010-11 liga, Europara sailkatuta.

2011-12 denboraldian atea jotzen hasi zen Bera Bera. Asfi Itxako indartsuari Ligan estutu zuen –bi partidak gol batez galdu zituen-, Kopan amore eman behar izan zuen nafar taldearen aurka eta, aurreneko aldiz, azpitxapeldun gelditu zen.

Bera Berak krisialdia kudeatzen jakin izan zuen eta aurreneko aukera ez zuen huts egin, Ligako ez ezik tripletea ere lortuz, Reyes Carrere entrenatzaile. Europak Txapeldunen ligako atarikoa Viborgen ospau zuen –Espainiako azpitxapeldunak aukera zuen orduan -. Era berean Vistal Laczpol Gdynia poloniarrari 12 goleko kanporaketa irauli zuen Errekopan final-laurdenetan Alemaniako Thuringer taldearen aurka amore emateko. Elcherekin borroka estu baten ondorioz, batez ere Bidebietan nagusi izan da, Bera Berak Castro Urdialesen irabazi zuen aurreneko liga.

Hurrengo urtean, Imanol Álvarezen zuzendaritzapean, Bera Berak tripletea errepikatu zuen eta Ligak irabazten jarraitu zuen –lau jarraian: 2013-2016- Montse Pucherekin. Guardések 2017an irabazi zuen liga, SUPER AMARA Bera Berak 2018an berreskuratu zuena, Rocasak 2019an eta Álvarezen bigarren etapan, Bera Berak aurtengoa irabazi du. 

Hamarkada honetan (2011-20), Bera Berak 335 partida jokatu ditu (Ligako, 249; Kopako, 32; Europako, 48 eta zortzi Superkopa). 261 irabazi ditu, 14 berdindu eta 60 galdu. Ligan jokaturiko ia %85a irabazi ditu, kopko zortzi finaletatik, lau ( O Porrinon, 2013 eta 2016an, Alcobendas 2014ean eta Barakaldon, 2019an) eta sei Superkopa.

Europak lorpen historikoak ere utzi ditu, 2013ko Txapeldunen ligako multzoen fasea, 2016an Donostian sailkapen fasearen antolaketa, besteak beste, Errealaren babesarekin eta 2013ko EHF Cupeko multzoen fasea. European League berrian urratsak ematea da datozen urteetarako klubak ezarritako erronka nagusienetarikoa.

78 jokalari eta bost entrenatzaile

Hamarkada honetan lau entrenatzaile zuzendu dute Bera Bera: Reyes Carrere (87 partida) en tripletea lortuta, Imanol Álvarez (109 partida bi zatitan) tripletea aurrenekoan eta ondoren liga, Superkopa eta Kopa eskuraturik; Aitor Etxaburuk (25 partida) Guadalajarako Superkopa irabazi zuena, Montse Pucherekin (109 partida) hiru Liga, bi Superkopa eta Kopa bat. Tati Garmendiak lau aldiz eseri zen–Reyesen baja behin eta Etxaburu-Puche transizioa egin zuen), eta Álex Noguések Imanol Álvarez ordezkatu zuen Lanzaroten.

Bigarren entrenatzaile edo laguntzaile moduan izan ziren Esther Bonilla eta Martin Larrañaga Reyes Carrererekin; Larrañagak Imanol Álvarezekin errepikatu zuen; Gari Garagarzak Aitor Etxaburu lagundu zuen, Ike Cotrinak eta Eider Rubiok Montse Puche, Rubiok Imanol Álvarezekin jarraitu zuen iaz arte Álex Nogués sartu arte. 

78 jokalari izan dira Bera Berako akta ofizialeatan, horien artean azpimarragarrienak dira Zulai Agirreren azken urtea; Eider Rubio eta Libe Altunak liga irabazita utzi zutela 2013an; Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo, 2016ko udan agur esan zutelarik Bea Fernándezekin batera eta ereduzko jokalari: Obein, Azenaide, Dara Carvalho, Anna Punko, Verónica Cuña, Patri Elorza, Ana Temprano, Maite Zugarrondo, Silvia Ederra, Judith Sans, egungoak ere bai: Darly Zoqbi, María Núñez, Ana Martínez, Alicia Fernández, Marta López, Guarieiro, Elke Karsten, Silvia Arderius, Merche Castellanos….Eta gaur egun plantillan daudenen artean, Adriana Cardoso, protagonista.

Bera Berak hamaika euskal jokalari eta 24 gipuzkoarrak izan ditu hamarkada honetan, horien artean ohorezko mailan makina bat partida jokatu dutelarik: Eider Rubio eta Libe Altunaz aparte, Nagore Arizaga (90 partida baino gehiago) eta egun SUPER AMARA Bera Berako plantillan direnak: Alba Menéndez (2009an egin zuen debuta), Esther Arrojeria (2012an), Maitane Etxeberria (2013an), Ainhoa Etxeberria (2019an) Uxue Ezkurdia (159 partida), Nora Azurmendi (152 –Alcobendasen 98, Bera Beran 54), Maialen Múgica (hiru denboraldi), Andrea Zaldua (bi denboraldi), Estitxu Berasategi (71 partida), Ane Encina, Husillos –gol bat Porriñoko finalean - eta Lizarbek entrenatzaile desberdinekin aukerak izan zituzten eta zoritxarrez ikasketak eta aurten pandemiak aukerak murriztuta ikusi dute Ruiz de Gauna, June Del Campo, Amaia Zolezzi besteak beste.

Gaur egun, Malen Morandeira (2019ko urtarrilean debutatu zuena) Aiala Zarautzen utzita dago Zilarrezko Mailan eta maila berean dira Leire Arrizabalaga eta Yune Bermejo Elgoibarrekin eta Ainhoa Larrañaga Bartzelonan, Bera Berako bigarren taldean aritu zirenak 2019-20an.

SUPER AMARA eta babeleak

2016-17 denboraldia hasi aurretik, SUPER AMARAk Bera Berarekin indartu zuen inplikazioa eta babesle nagusia bihurtu zen hiru urtetarako, 2019an berretsi zuena. Lehenago iritsi zen Gesalaga eta ondoren Irizar, Lacturale, Kirolbet, Okelan, Autocares David eta La Perla, besteak beste. 

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera 2011-20 hamarkadari amaiera gozoa jarri dio eta 2021 urteaz geroztik erronka berri eta erakargarriei heldu nahi die.

 

 

2011-20 hamarkada

   

 

       

 

Liga. 6 Títulu

 

Partida

247

%

Golak alde

7.242

Irabazita

209

84,62

Golak kontra

5.404

Berdinduta

10

4,05

   

Galduta

28

11,34

       

 

Kopa 4 títulu

 

Partida

32

 

Golak alde

835

Irabazita

26

81,25

Golak kontra

687

Berdinduta

0

0,00

   

Galduta

6

18,75

       

 

Europa

 

Partida

48

 

Golak alde

1.297

Irabazita

20

41,67

Golak kontra

1.256

Berdinduta

4

8,33

   

Galduta

24

50,00

       

 

Superkopa 6 títulu

 

Partida

8

 

Golak alde

223

Irabazita

6

75,00

Golak kontra

177

Galduta

2

25,00

       

 

       

 

Golak Alde

9.597

Partida guztira

335

 

Golak kontra

7.524

Irabazita

261

77,91

Bataz beste alde

28,65

Berdinduta

14

4,18

Bataz beste contra

22,46

Galduta

60

17,91

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores