Bera Bera

Select your language

Hamar eguneko oporraldia igarota, SUPER AMARA Bera Bera entrenalldietara itzuli zen atzo Bidebieta non ordu t’erdiko lana egin zuen. Munduan eragina duen pandemia dela eta ez zen posible izan plantilla osoa elkartzea.

Adriana Cardoso eta Mariane Fernandes hegazkinekin arazoak izan zituzten Brasiletik bueltan eta zuhurtziaz Imanol Álvarez ez zen agertu gertu duen pertsona bati PCR testaren emaitzaren zain zegoelarik.

Bestetik, berri onak eman zituen Maitane Etxeberriak, saioa normaltasun osoz egin zuelako. Eta aurreneko aldiz azken hilabeteetan, Eli Cesáreok ariketa batzuk taldekideekin egin zituen, eskuineko eskumuturra estutu gabe. Taldetik at, urrats sendoak ematen ari da Emma Boada, ebakuntza egin zuenetik lau hilabete beteko direnean. Aldiz, Sara Gil oraindik mina hartuta dago

Bidebietako pista zapaldu baino lehen, Txema Benito medikuak jokalari eta teknikari guztiei antígeno froga egin zien, guztiak negatiboak eman zutelarik. Argentinarrak PCR negatiboarekin lur hartu zuten.

SUPER AMARA Bera Berak 2020 urteari entrenatzen emango dio amaiera. Gaur goizean fisikoa landu dute, arratsaldean berriro Bidebietan elkar ikusiko dute (17etatik 18,30etara), bihar (17,30etatik 19etara) eta ostegunean, 10,30etatik 11,30etara. Donostiarrak Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldea hartuko dute Gascan urtarrrilaren 16an (18etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores