Bera Bera

Select your language

Covid 19an positibo baten gertu izanik, etxealdia gorde behar izan duen Imanol Álvarez entrenatzailea taldearekin bat egin zuen atzoko saioan, ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligarako itzulera prestatzen jarraitzen du, larunbatean (19etan) A Guardan izango dena.

Izan ere abenduraren 16tik Ermuko entrenatzaileak era zuzenean taldea ez zuela ikusi. Tarte horretan, 10 entrenaldi saio galdu zuten hiru jokalarik Covid 19a gainditu dute eta taldekideekin batera lanean dira. Azaroaren 22an Moskun jokaturiko azken partida ofizialetik O’Mullony galdu du, sorbaldan duen luxazioa konpontzeko ebakuntza egingo diote, eta Maitane Etxeberria alta izango da.  

Bi hilabete pasatu dira lehiaketarik izan gabe eta kezka eta antsietatea sortzen du normaltasunera itzulera. Ohorezko mailan 1990ean debutatu zuenetik Gabonetako etenaldi osteko ligako hurrengo partida jokatzera ez da hainbeste denbora pasa. Izan ere,  SUPER AMARA Bera Bera urtarrilaren 23an itzuliko da, Aula Alimentos de Valladoliden aurka aritu eta 73 egun ostean. Covid 19ak utzitako beste ondorio bat. Halere, egoera onartu behar da, aurkariak Mecalia Atlético Guardesek ere azaroaren 21ean izan baitzuen azken lehia. Joaneko partidarekin alderatuta, galizarrek lesionaturik zuten jokalari guztiak prest dituzte.

San Sebastián Eguna izan arren, SUPER AMARA Bera Bera 12etan lan saioa burutuko du Errenteriako udal kiroldegian. Bihar Imanol Álvarez komunikabideen esanetara izango da goizean, arratsaldean Galizako Xuntak eskaturiko Covid 19ko testak egingo ditu, entrenaldia osatuko du eta gauez A Guardara bidean izango da Autocares Davidekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores