Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarezek sentsazio gazigozoa dauka, izan ere, pozik lehiatzen hasiko delako berriro ere baina, era berean, “taldea nola dagoen zalantzekin”. “Partida arraroa izan daiteke, Guardés egoera berean dagoelako” gaineratu du.

SUPER AMARA Bera Bera Autocares Davidekin A Guardaruntz ostegun gauean egingo du bidaia. Ostiralean eta larunbatean entrenaldiak egingo ditu Guerreras Iberdrola ligarako itzulera Atlético Guardésen aurka (larunbatean 19etan) Imanol Álvarezek 13 jokalari ditu prest, Boada eta O’Mullony baja ezagunak zirela, Eli Cesáreok oraindik egun batzuk behar ditu eta Sara Gilek ere bai, ukondoan duen mina desagertu ez delako.

Hortaz, zuhurtziaz aritu nahi du bigarren faseari begira puntuak pilatzeko garrantzitsua delako norgehiagoka. Álvarezek uste du “lehiaketa erakargarriagoa izango da orduan parekotasuna izango delako”.

Azaroaren 22tik lehiaketa ofizialik izan arren entrenatzaileak uste du “ondo entrenatu dugu eta Gabon aurretik jokatutako lagunartekoekin pozik nago”. Halere, nahiago izango zuen “Lanzaroteren aurka partida jokatu izanak”. “Guardesek jokalariak errekuperatu ditu baina gure egoera berean dago, Europako kanporaketa jokatu ezin zuelako” gaineratu du.

Testuinguru honetan, Imanol Álvarez adierazi du Guardés es “aurkari zuzena da”, eta “irabaziz gero, indartsu itzuliko gara”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores