Espainiako Eskubaloi Federazioak behin Cicar Lanzarote Ciudad de Arreciferen partida atzeratzeko eskaera onartuta, taldea urtarrilaren 15era arte konfinaturik dagoelako, SUPER AMARA Bera Bera eta Lanzaroteko taldeak urtarrilaren 30ean larunbatean jokatzea adostu dute, Bidebietan 18,30etan izango dena.
Federazioko egutegiak Kopako bigarren partida urtarrileko 30-31ko asteburuan kokatu zuenez eta SUPER AMARA Bera Bera sailkatuta dagoenez eta Cicar Lanzarote kanporatuta, azken honek proposatutako data berretsi dute donostiarrek. Josean Gasca kiroldegiak arratsaldean partida bat programatuta duenez eta oraindik kirol ikuskizunetara publikoa sartzerik ezin duenez, SUPER AMARA Bera Berak Bidebietara itzultzea erabaki du Guerreras Iberdrola ligari dagokion zortzigarren jardunaldia jokatzea.
Ondorioz, A Guardan itzuliko da lehiaketara SUPER AMARA Bera Bera, urtarrilaren 23an A Sangriñan 19etan ospatuko dena. Bestalde, Covid 19an dauden hiru jokalarien osasun egoera ona da.