Bederatzi partida harrobiko taldeentzat. Errenterian hasita eta Etxebarrin amaituta igande eguardian. Azpimarratzekoa, Herrería Bidebietan Gascan jokatuko duena larunbat goizean eta Gipuzkoako kopa jubeniletan hasiko dela.
SUPER AMARAko Giza Baliabideen arduradun Gotzone de Miguel eta Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean babeslegoaren berritzea ezagutarazi dute hiru urtez, 2022ko maiatzera arte, alegia.
Barakaldon apirilaren 26tik 28ra ospatuko den XL Koparen ordutegiak ezagututa, SUPER AMARA Bera Berak, Autocares Davidekin batera, Lasesarre kiroldegira hurbiltzeko aukera eskainiko du Kopako ikuskizuna gertutik bizitze aldera.
SUPER AMARA Bera Berak gutxienez 40 partida jokatuko ditu denboraldi honetan, marka berria ezarriz. Supekopa, Txapeldunen ligako atarikoa, EHF Cupeko azaroko kanporaketa, multzoen faseko bitak, Kopako bi neurketak eta Guerreras Iberdrola ligan jokaturiko 20 norgehiagokak, orain arte guztira 33 partida egiten dituzte. Imanol Álvarezen jokalariei Ligako ligako sei eta, Barakaldoko Kopan bat behintzat, ondorioz, gutxienez 40 partida jokatuko ditu.
Salento Gelati taldea gaindituta, azken jardunaldiaren faltan, kadete mailako Lacturale Bera Berako neskek lauko finalerako txartela eskuratu dute. Bestetik, senior mailan, Bera Berak igoera fasea antolatuko duen Lauko Elgoibarri irabazi zion eta mutiletan Herrería Bidebieta berriro ere sendo Elgoibarren irabazita.