Teldek 1991ean hartu zuen XII. edizioko Kopa, Mar Saguntok EMT Pegasori irabazi ziona. Ohorezko mailan debutari zelarik, SD Bidebietak lehenengo itzulian zortzi onenen artean ezin zuen gelditu, fase finalera iristeko irizpidea orduan.
Hurrengo edizioaz geroztik, Valentzian 1992an, donostiarrak finkoak dira zortzi onenen artean. Kopako 75 partida jokatu dituzte, 67 fase finaletan eta beste sei final-zortzirenetan, 2015, 2016, 2018, 2019 eta 2021ean: Kordoban eta Zarautzen –partida bakarrera-, bi Ibizako Santa Eulàriarekin beste bi 2019an Helvetia Alcobendasen aurka eta aurten Morvedrerekin, bi.
67 partida hauetatik, 48 irabazi ditu eta 25 galdu 28 edizioetan. 20 aldiz gainditu ditu final-laurdenetan, 20 finalerdietatik 15 irabazi ditu –azkeneko zortziak- eta jokatutako 15 finaletatik, sei irabazi ditu. Donostiarrek aurreneko lau finalak galdu zituzten: 1993 (Pinto), 1996 (Donostia), 1997 (Elda) eta 2006an (Leon). Azken 15 edizioetatik, Bera Berak 12 final jokatu ditu sei irabazita: 2007, 2009, 2013, 2014, 2016 eta 2019an.
Valentzian 1992an Remudas gainditu zuen (24-16) final-laurdenetan eta Constructora Estellés –Ribarroja ostean- taldearen aurka amore eman zuen finalerdietan (18-21).
Kopako talde gisa segituan hartu zuten ezizena donostiarrek. Bigarrren edizioan, Javier Iriarte entrenatzailea zela, Pintoko fialera iritsi ziren Valencia Urbana (23-21) eta Remudas (23-16) medean hartuta, finalean 21-29 Mar Valenciaren aurka galdu ostean. Iber izan zenak liga ere irabazita donostiarrek Europarako txartela lortu zuten. Bigarren finala 1996an izan zen Donostian ospatu zen edizioan, Arrate Amaña (23-18) eta Elda (19-18) gainditu ostean, finalean baina, Mar Ositori (23-28) ezin eutsi. Hurrengo denboraldian gauza bera 1997an Eldan. Corteblanco Bidebietak Tahicheri irabazi zion (18-17), Leganési ere (28-19) baina finalean berriro Mar Osito (21-33) oztopo gaindiezina.
2007an aurreneko titulua
2006ra arte ez zen iritsi Bera Bera hurrengo finalera, laugarrena. Leonen izan zen eta final-laurdenetan Elda (31-27) kanporatu zuen, Astroc Sagunto (27-25) ostean eta Ribarrojarekin (26-27) galdu zuen Tati Garmendiaren 10 gol sartu arren -30 fase final osoan-.Bera Berak Kopako txapelketa eskuratu zuen hurrengo urtean L’Elianan. Itxakori 29-28 irabazita, neumonía batek Garmendia entrenatzaile-jokalaria ospitalean utzi zuen baina finalerdietan Elda gaindutu zuten gipuzkoarrek (34-28) eta Ribarroja finalean (25-22) Ciobanu atezaina, protagonista.
2008an, Lizarran ospatu zena, Bera Berak Rocasa (23-22) eta Itxako (21-17) kanporatu zituen baina finala galdu zuen Parc Sagunt (27-33) taldearen aurka.
2009an, bigarren titulua. Monóvarren izan zen, antolatzailea etxea utzi zuen (41-22), Itxako berriro ere kanporatu (21-20) eta Elda finalean (25-19).
Bera Berak azkeneko bederatzi finaletatik zortzi jokatu ditu: Altea, Porriño, Alcobendas, Castellón, Porriñon birritan, Málaga eta Barakaldo. Galizan bi irabazi ditu, Madrilen bat eta azkenekoa, Barakaldon 2019an.
Altean Elche (30-22) eta Alcobendas (26-21) mendean hartuta, ezin izan zuen Itxako (26-35) handia estu hartu. O Porriñon, 2013an, Zuazorekin majo sufritu zuen luzapenean baino gainditu ez zuena (25-21), finalerdietan Elcheri irauli zion partida (23-20) eta finalean Rocasari (25-24) irabazi zion, hirugarren Kopa lortzeko zortzigarren finalean. Menéndez eta Cardoso gelditzen dira orduz geroztik. Alcobendas, 2014ean, edizio borobila izan zen. Zuazo (18-29) eta Guardés (21-26) mendean hartuta finalen emaitza bera eman zen Rocasarekin. Emakumezkoen eskubaloiak deskubritu zituen orduan Maitane Etxeberria eta Esther Arrojeria.
2015en Castellón, Bera Berak luzapenean gainditu zuen Elche (29-26), partidarik onena jokatu zuen Guardésekin (23-19), baina finala, luzapenara iritsi arren (19-20) ihes egin zuen Rocasarekin. 2016an, O Porriñon berriro, Helvetia Alcobendas eta Guardés eta Prosetecnisa Zuazo taldeei irabazi zen.
2017an, berriro Galizan, Elche kanporatu zuen, laugarren aldiz Guardés gainditu zuen finalerdietan baina ezin izan zuen Rocasari eutsi luzapenera iritsi zen beste finalean. 2018an, 7-15 irauli zion Aula Valladolidi final-laurdenetan, Rincón Fertilidad Málaga antolatzaileari gol batez irabazi zion baina Xixongo La Calzadarekin amore eman zuen (20-17).
Eta 2019an, Barakaldon Rocasari (25-23) hasierako 0-5 irauli zion; final-erdietan Liberbank Gijón (23-16) gainditu zuen eta finalean Aula Alimentos de Valladolid (30-17). 2020an, irailean ospatu zena, Elche visitelche.com taldearen aurka aise galdu zuen (24-28). Orain arte, 75 partida hauetan Bera Berak 1.925 gol egin ditu.