20 urteko atezain brasildar Renata Arrudak SUPER AMARA Bera Berarekin hitzarmena luzatu du Bidebietan goizean Tati Garmendia ardurardunak eta jokalari berak adierazi duten bezala.
Valladoliden sartutako bost golei esker, Adriana Cardosok ehun gol baino gehiago sartu ditu dagoeneko Guerreras Iberdrola Ligan denboraldi honetan eta 501 golera iritsi da laugarren urtean Donostian.
Euskal Ligarako bi jardunaldi gelditzen direnean, Bera Bera taldeak Mundakan irabazita, lauko finalerako txartela lortu du, apirilaren 12tik 14ra bitartean burutuko dena. Bestetik, mutileetan kadete mailan, Herrería Bidebietak Ereintza gainditu zuen eta infantileetan, bi taldeak, garaile.
Elgoibarko Olaizaga kiroldegiak asteburu honetan Euskal Kopako fase finala hartu du SUPER AMARA Bera Bera garaile irten da HGB Prosetecnisa Zuazo gaindituta (20-28, 10-14 atsedenaldian) gaur goizean jokaturiko neurketan.
SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako final berri bat jokatuko du Kukullaga Etxebarri (22-28) gaindituta, hortaz, iaz bezala Elgoibarren HGB Prosetecnisa Zuazo izango du aurrean, Aiala Zarautzi irabazita (22-23).