SUPER AMARA Bera Berak horma sendo bat jarri du Lasesarre kiroldegian, Renata Arruda atezainak geldiketa ikusgarriak lagun, Liberbank Gijón taldea gainditu du (23-16) Kopako 15. Finalera iristeko –zortzigarrena jarraian- igandean 13etan Aula Alimentos de Valladoliden aurka, Elche Mustangi luzapenean irabazi diona (28-29)
Aurreneko hamar minutuetan golik sartu gabe egon arren, sei goleko desabantaila izanda, SUPER AMARA Bera Berak lan itzela egin behar izan du partidan sartzeko aurrena, ondoren berdintzeko eta behin aurretik jarrita ez zion Rocasari partida iraultzea Kopako beste finalerdietan egoteko, kasu honetan Liberbank Gijónen aurka (larunbatean, ordutegia zehazteke) eguardian Rincón Fertilidad Málaga (23-22) mendean hartu duelarik.
Lehengo maiatzean SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako txapeldun irten zen Lasesarretik eta arratsaldean Autocares David abiatuko da XL Koparunt Barakaldon garaipena eta ospakizuna errepikatze aldera.
SUPER AMARA Bera Berako autobus berean abiatuko dira arratsaldean Barakaldora ere kadete mailako jokalariak, Minikopa izango baitute jokoan asteburu honetan.
Bera Bera Eskubaloiko harrobko hiru partida baino ez dira:
Larunbatean Bidebietan 12,30etan Infantil Maila: Bera Bera Urdina vs Leizaran Urdina
Igandean Legazpin 11,30etan Kadete neskak: Ibaiondo vs Bera Bera Urdina
Igandean Bidebietan 12,30etan Jubenil neskak Lacturale Bera Bera vs Ereintza Aguaplast