SUPER AMARA Bera Berako Imanol Álvarez entrenatzailea komunikabideen aurrean agertu da gaur, 54 urte bete dituen egunean, Kopako XLII edizioaren partaidetza aztertze aldera, Telden maiatzaren 21etatik 23ra ospatuko dena. “Ligako bidai bat bezala hartu behar dugu”, eskatu du entrenatzaileak, bolada ezinhobea daramana eta matematikoki txapelduna dena.
Halere, “Kopa hain berezia denez, denon gustokoa da eta oroitzapen onak ditugu” adierazi du, baita ere “Alhaurín de la Torren agerian utzi genuen lehen partidan kanpoan gelditzeko aukera era badugula”. “Orduan konturatzen zara talde honek egindakoaz, azkeneko zortzi finaletara iristea zer nola meritoa duen” azpimarratu nahi izan du Imanol Álvarezek. Hortaz, “ez goaz arantza kentzea, guretzako kanporaketa horrekin asko ikasi genuen, orain, aldiz hobeto gaude”.
SUPER AMARA Bera Berak Rincón Fertilidad Malaga izango du aurrean Telde hiriko Rita Hernández pistan ostiralean 16etan (Teledeporte, Donostiako ordutegian). “Ez da erraza izango. Hiru titulu lortu ditu, agian Ligan atzean gelditu da bestalako helburuak zituelako. Partida polita izango da Málagan partida hauetan hazi egiten diren jokalariak dituelako, bi taldeentzat konplikatua izango da”. Bere taldeaz dio “abantaila dugu, lehiaketan sartuta gaude erabat eta ziur nago oso partida ona egingo dugula. Sasoi onean gaude, konfidantzarekin eta aprobetxatu nahi dugu”.
“Kopak psikologikoki ere gogorra da” onartu du baina “faboritoa izatea ez da zama bat guretzako, Málaga ere bada”. Zentzu honetan argitu nahi izan du “inoiz ez dut presio hori sentitu zentzu negatiboan, akaso erantzukizun aldetik urrats bat aurrera ematera eramaten gaitu”. “Parekotasun handia dago eta Kopa irekita dago, Alhaurinen faboritoak ginen batzuk lehen partidan gelditu ginen” gogorarazi du. Ondorioz, Imanol Álvarezek “taldeak ligan daraman ibilbiderari” erreparatu dio “konfidantza hori Kopan txertatze aldera”. Azkenik, bere taldeari eskatu dio “partidan ondo sartzea eta Ligan bidaietan izan dugun tentsioarekin joanez gero irabazteko aukera gehiago izango ditugu”.
Taldeak gaur arratsaldean burutuko du saioa Josean Gascan. Bihar goizean, antígenos froga egingo du, 10etan bideoa, 10,30etatik 11,30etara bitartean Bidebietan burutuko du entrenaldia eta 12etan Autocares Davidekin Hondarribia aeroportura abiatuko da. 13,45etan Madriletik Kanariar Uharteetar iritsiko da.