Nekane Terés pibote nafarrak urtebeterako luzatu du kontratua SUPER AMARA Bera Berarekin.
Markel Olano Ahaldun nagusiak eta Kiroletako buru Denis Itxasok SUPER AMARA Bera Berako plantilla hartu zuten atzo Foru Aldundian Barakaldon asteburuan lortutako seigarren Kopa dela eta.
Donostiako Udalak Areto Plenoan hartu zuen atzo SUPER AMARA Bera Berako plantilla, Barakaldon bezperan lortutako seigarren Kopa lortu ostean.
Jokaturiko hiru partida galdu arren, Lacturale Bera Bera kadete taldeak kalitate printzak erakutsi du eta azken minutuetan baino ez du amorerik eman. Izan ere, Liberbank Gijón txapeldunaren aurka gol batez galdu zuen.
Partida borobila SUPER AMARA Bera Berak egin duena Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditzeko (17-30) Barakaldoko XL Kopako finalean, Lasesarren, donostiarrentzat seigarren garaikurra delarik.