Etxebarrin Lacturale Bera Bera kadete neskek Euskadiko txapelketari ekingo diote lauko finala formatoan eta senior taldeak Elgoibarren Zilarrezko mailara igotzeko fasea jokatu ahal izateko lekuaren bila joango da. Hortaz gain, infantil mailako lau partida, Udaberriko txapelketan arituko den kadete neskena eta lagunartekoa.
Lacturale Bera Bera kadete taldeak Euskadiko txapelketako lauko finalari ekingo dio asteburuan Etxebarrin, hau da, Errotabarri Ermua, Aiala Zarautz eta Kukullaga Etxebarriren batera denboraldiko txapelduna irtengo da eta Estatuko sektorean parte hartzeko txartelak ere banatuko dira.
Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilen taldea hazten jarraitzen ari da eta beste garaipena eskuratu du oraingo honetan Aloña Mendiren aurka. Bestetik, infantil nesketan bi partidak irabazi zituzten eta Euskal Ligako ligaxkak porrotekin amaitu zuten senior nahiz kadete taldeek.
SUPER AMARA Bera Berak jakin bazekin Liga amaitzeko Granollers zela akaso irteerarik zailena baina ezin izan dio KH7 BM Granollers taldeari (27-26) eutsi Palaun, lidergoa Rocasaren eskuetan utziz.
Autocares Davidekin abiatu da SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligako 21. Jardunaldiruntz, larunbatean (16etan, VOTV) Palaun KH7 BM Granollers taldearen aurka aritzeko. Aragoiko Peñaranda eta Yagüe epaileek zuzenduko dute lehia.