
Asteburuko emaitzen artean, azpimarratzekoa da Herrería Bidebieta jubenil taldeak lorturiko garaipena Bidebietan, Egia Endika Harategiaren aurka (29-28). Bestetik, Euskal ligan, Bera Bera nagusi Irauliren aurrean eta Lacturale taldeek Kukullaga estutu zuten.

Bigarren zati bikainari esker, SUPER AMARA Bera Berak Liberbank Gijón (31-21, 15-13 atsedenaldian) gainditu du Bidebietan, Castellanos atezainari lanari esker – geldiketen %50a- donostiarrak Rocasarekin batera lidergoan kokatuz.

Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldian garaipenak lortu dituzten lau taldeen arteko lehiak biziko dira. Horietako bat, Bidebietan, SUPER AMARA Bera Bera eta golen aldegatik líder den Liberbank Gijón. Partida igandean izango da 12,10etan eta ETB1ek eskainiko du (Antonio Merino eta Francisco Javier Moyano, Gaztela Leoi).