Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak garaipen berri bat eskuratu du Guerreras Iberdrola ligako zazpigarren eta azkenaurreko jardunaldian, Teldeko Rita Hernández kiroldegian Rocasa Gran Canaria gainditu ostean (21-28).

Aurreneko zatia abiadura bizian jokatu zen. Erasoan galtzen zuten baloi bakoitza aurkariak kontraerasoan asmatzen zuen, Valdiviak alde batean eta Maitane Etxeberria, Hernández edo Pizzo bestean. Bian defendatzen duen jokalariak zalantza ugari eragin ditu Rocasari joku geldoan, donostiarren kontraerasoak baliatuz. Eta joku geldoan, hasiera Cesáreo izan da erreferentzia, Cardosok eta Pizzok gauzatu dituzten penaltiak lortu dituenak.

Lehenengo zati erdialdean, Alice Silva partidan sartu egin da, Rocasaren lehenengo lerroko jaurtiketek hurrentzeko eta SUPER AMARA Bera Bera, 0-6 partziala eskuratu du Cardoso protagonista. Defentsako lan betean, Fernandes eta Maitane Etxeberria elkarren kontra topo egin dute biek kolpe gogor bat jasoz, baloi bat berreskuratze nahian baina biek partidan jarraitu dute.

Rocasak kontraerasoan ere aritzeko gaitasuna erakutsi du eta 9-12 gerturatu da. Halere Cardosok asmatzen jarraitu du eta SUPER AMARA Bera Berak lau goleko aldea lortu du atsedenaldira iritsi baino lehen (11-15).

Bigarrenean, batek eta besteak baloiak galdu dituzte, gipuzkoarren mesederako, tartea handitzen ari zelako, Silva atezainaren lanari esker. Cesáreo, kontraerasoan, tarterik handiena ezarri du (46’: 15-23), Fernandesek jaurtiketan duen gaitasuna erakutsi du eta Rocasan Trojaola izan da eraginkorrena.

Partida kontrolpean zegoen baina gipuzkoarrek defentsan intentsitatea mantendu dute. Datorren ostiralean leku berean ospatuko den Kopa prestatzeko modurik onena partida on bat egitea eskatu zuen Imanol Álvarezek. Bitartean, helburu berria lortzeko urratsa berri bat, liga partidarik galdu gabe amaitzea.  

Fitxa: Rocasa Gran Canaria 21, SUPER AMARA Bera Bera 28,

Rocasa Gran Canaria 21 (11+10): Navarro, Valdivia (3), Haridian (3p), Gomes (3), Spugnini, Zygoura (1) eta Trojaola (6) –hasierako zazpia- Mbengue (1), Hosoe (1), González, Falcón, Pérez (1), Grosso (2) eta Palomino (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 28 (15+13): Silva, M. Etxeberria (3), Cavo (1), Cesáreo (1), Arrojeria (1), Fernandes (5) eta Hernández (3) –siete inicial- Pizzo (4, 3p), Cardoso (8, 5p), Menéndez (1), Terés, Moreno (2), A. Etxeberria eta Arrunda (o.a.)

Epaileak: Soria (valentziarra) eta Monjo (madrildarra)

Kanporatuak: Grosso Rocasatik eta Maitane Etxeberria eta Cardoso Super Amaratik

Partzialak: 4-3, 5-5, 6-9, 8-12, 9-13, 11-15 –atsedenaldia- 11-17, 13-18, 14-21, 16-23, 20-25 eta 21-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores