
Azken partida ofiziala duela bost hilabete jokatuta, SUPER AMARA Bera Berak gaur abuztuko partiden sortari hasiera eman dio euskal derbiarekin jenderik gabeko Gasca kiroldegian. Zubileta Evolution Zuazo gainditu dute gipuzkoarrek, emaitza gutxieneko izan bada ere (30-17).

Uztailaren 27an entrenatzen hasita eta egunak pasa ahala urratsak bete ostean SUPER AMARA Bera Bera irrikan dago Guerreras Iberdrola ligako aurkari batekin lehian jartzeko, lagunartekoan bada ere eta, zuhurtziaz, atez itxita. Bihar, asteazkena, izango da, abuztuaren 12an, 17,35ak inguru (streaming) eta Zubileta Evolution BM Zuazo lagun.

Espainiako Eskubaloi Federazioa irailaren 3an Alhaurín de la Torren ospatuko diren lau partiden ordutegiak ezagutzera eman du, ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera eta BM Elche visiteche.com taldeek Kopako fase finala irekiko dute 12,15etan.