
Sentsazio txarrenak konfirmatu dira IMQ Zurriolan egindako erresonantziaren arabera Emma Boadak eskuin belauneko barne lotailu gurutzatua apurtuta du eta abuztuaren 31n egingo diote ebakuntza Madrilgo Cemtron ostiralean Covid 19 froga gaindituz gero.

Hirugarren lagunartekoa eta aurreneko berdinketa (31-31) SUPER AMARA Bera Bera Berentzat KH7 BM Granollers taldearen aurrean Zaragozako María de Huerva herrian jokaturikoa. Arrudak Sarandevaren azken jaurtiketa gelditu zuen baina gipuzkoarrek atsedenaldiko 13-16 emaitza irauli behar izan duten, azken minutuetan emozioa izan zuen norgehiagokan.

SUPER AMARA Bera Berak bihar Aragoiko María de Huerva herrian hirugarren lagunartekoari ekingo dio KH7 BM Granollers taldearen aurrean, Emma Boada baja dela eta Cesáreo eta Amaia Zolezzi alta direlarik, jubenilarentzat lehen bidaia izango da taldearekin.