
Ezohiko denboraldian, Guerreras Iberdrola Ligako txapeldun SUPER AMARA Bera Berak eta Kopakoak, Rincón Fertilidad Málagak data berezian jokoan izango dute XXI Superkopa, urriaren 31n edo azaroaren 1ean Malagako Ciudad Jardín kiroldegian, antza.

SUPER AMARA Bera Berako jokalari Elisabet Cesáreori ostiralean Madrileko Quirón Saludeko Unibertsitateko Ospitalean hatz lodian lotailua konpontze aldera ebakuntza arrakastasua egin zioten.

Ostiraleko partida atarian, Atlético Guardések omendu zituen SUPER AMARA Bera Berako jokalariak Gasca kiroldegiko pista erdira egin zuten ibilbidean Guerreras Iberdrola 2019-20 ligako garaikurra jasotzeko prest.