Oñatiko Zubikoa kiroldegiak bihar ostegunean (19etan) udazkeneko prestakuntza honetako hirugarren froga hartuko du, berriro SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo aurrez aurre.
Asteburuko emaitzen artean, azpimarragarriena da jubenil taldeek lortutako garaipenak. Lacturale Bera Berakoak, gainera, Etxebarrin lortu zuenarekin lidergoa berretsi du partida bat gutxiago izan arren.
SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo Lerinen elkar ikusi dute aurredenboraldiko bigarren lagunartekoan Japoniako Mundialeak eragindako etenaldia dela eta. Garrantzitsua ez izan arren, bigarren zatian erabaki da partida donostiarren alde (29-27).
Nafarroako Lerin herriak emakumeez eskubaloi festa antolatu du azaroaren 30ean, larunbaterako, egunean zehar infantil mailako partidak antolatu direlarik eta 18,30etatik aurrera, SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeek lagunartekoa jokatuko da.
Harrobiak 14 partida jokatuko ditu asteburu honetan, Euskal ligako hiru partida azpimarratzekoak direlarik, Lacturale Bera Berak kadete eta jubenil taldeak Etxebarrin jokatuko dute Kukullagarekin eta senior taldeak, Elgoibarren.