Saguntoko René Marigil kiroldegian sartutako zazpi golei esker, Maitane Etxeberria 605 goletara iritsi da Bera Berarekin 2013ko irailean debutatu zuenetik. SUPER AMARA Bera Berako eskuin hegalaria Bidebietako taldeko historiako hamargarren kokatzen da Zulai Agirre (602) gaindituz.
Egungo denboraldian une gozoena bizitzen ari da lezotarra. Azaroan Guardés eta Gijón taldeei lau gol bana egin zien eta Ramnicu Valcearen aurkako Europako kanporaketan,–biak irabazi ditu multzoen fasean, Errumanian lau eta Gascan, bederatzi –marka pertsonala ezarriz-. Sagunton bigarren zatian erakustaldia eman zuen, gol modu ezberdinez sartuz, kontraerasoan, 30 metroetatik atea huts zegoela edo hegaletik, huts bakar bat egin gabe.
Maitane Etxeberria bederatzi denboraldia betetzen ari da Bera Beran, 244 partida jokatu ditu (176 Ligan; 29, Kopan; 32, Europan eta zazpi Superkopa). 605 golak horrela daude banatuta: 453 Ligan; 61, Kopan; 74, Europan eta 17 Superkopan.
Imanol Álvarezekin, taldea osorik
Covid 19 dela eta pasa den aste osoan ezezik larunbatean Sagunton ere baja izanda, SUPER AMARA Bera Berako Imanol Álvarez entrenatzaileak Josean Gascan egin du gaur bat taldearekin arratsaldeko saioan. Hasi aurretik taldeak Balonmano Morvedre taldearen aurkako partidaz hitz egiteko aukera izan dute eta, ondoren, ostiralean (20etan irletan) Lanzaroten, Zonzamas Cicar Lanzarote taldearen aurkako partida prestatzen hasi dira, Guerreras Iberdrola ligako 10. Jardunaldiari dagokiona. Gainonetzeko taldeek Kopa izango dute hizpide.
Errekorra: Etxetik at 30 gol seigarren partida jarraian
Erasoan partida ez hain ona jokatu arren, SUPER AMARA Bera Berak 30 gol sartu zituen berriro ere etxetik kanpo, 21-22 denboraldian guztietan: Sant Quirze (38), Tenerife (31), Porriño (32), Granollers (39), Guardés (33) eta Morvedre (30).
Bidebietako talde honen Ohorezko mailako historian aurreneko aldiz ematen den datua da. Azkeneko markarik onena 2019-20 denboraldikoa da, lau partida jarraian: Porriño (32), Tenerife (40), Granollers (30) –bost segunduen faltan Pizzok garaipenaren gola egin zuen - eta Rocasa (32).