
2012ko urriaren 27an zen, partida amaitzeko minutu gutxi falta zirela, orduan Bera Bera Eskubaloiko Reyes Carrere entrenatzaileak Esther Arrojeria debutarazi zuen ohorezko mailan, zazpigarren jardunaldian. Usurbilgo zentrala SUPER AMARA Bera Berarekin bederatzigarren deboraldia betetzen ari da, orain arte 211 partida jokatuta.

Pasa den larunbatean Josean Gascan, Uneatlántico Peredari egindako lau golei esker, Maitane Etxeberria 403 golera iritsi ligan jokaturiko 151 partidetan.

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak jardunaldia bertan behera utzi bazuen ere, Euskal Federazioak aurrera jo zuen Eusko Jaurlaritzaren baimena medio eta, ondorioz, Euskal ligako partidak baino ez ziren jokatu.

Hasieratik amaiera arte SUPER AMARA Bera Bera serio aritu da Josean Gascan aise gaindituz igo berri den Uneatlántico Pereda (36-14), Guerreras Iberdrola ligako A multzoan líder jarraitzeko.

Rincón Fertilidad taldearen aurkako berdinketa ostean, Europako zozketa tartean eta hilaren 31n Malagako Superkopa aurretik, gaur aukerztu duena, testuinguru honetan SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbatean 18etan Josean Gascan (Lorena García, - aragoi- eta Tanía Rodríguez, - valentziarra) Uneatlántico Pereda hartuko du.