Imanol Álvarez baja izanda, Álex Noguések zuzenduko du gaur, Nely Carla Albertoren laguntzarekin, SUPER AMARA Bera Bera Balonmano Morvedreren aurka (19, 30etan) Sagunton, Guerreras Iberdrola Ligako hamabigarren jardunaldian. Mauro Antonio Moreno (madrildarra) eta Cristina Martin (kataluniarra) epaileek zuzenduko dute lehia.
“Ez da aukerarik onena baina batak bestearen hutsunea bete du” adierazi du bigarren entrenatzaileak Álvarezen bajaren inguruan, Coronavirusean positibo. “Berri onena da 16 jokalariak prest direla” azpimarratu du Noguések bi hilabete lehiatu gabe “zalantzak” uxatu nahi dituena. “Etenaldia azkeneko urteetako luzeena izan da, egin dugun lana pistan adieraztea espero dezagun, sentsazioak hartzeko partida da eta azaroko sasoi puntua berreskuratu”.
SUPER AMARA Bera Berak ez zituela jokalari guztiak prest iraila amaieraz geroztik, hirugarren jardunaldian Balonmano Salud Teneriferen aurka.
Noguések onartu du “Covid pasatu duen jokalariren bati gehiago kostatu zaio sasoia berreskuratzea”, halere, gaineratu du “talde guztietan arazo bera gerta liteke”. Azkenik, Morvedrek puntu premia izan arren, Porriñoren aurka lehia zuzena galduta, “defentsatik abiatuta, atezainen lana eta kontraerasoa tarteko gure erritmoa finkatu dezakegu Sagunton”.