Bera Bera

Select your language

Azken partida ofiziala duela bi hilabete izanda, lehiaketara itzuli da SUPER AMARA Bera Bera, 2022ko lehen garaipena lortzeko lana oparoa egin behar izan duelarik. Minutuak paatu ahala defentsan intentsitatea handitu dute, Aallak geldiketa onak egiin ditu eta azken minutuetan jaurtiketetan eraginkor, donostiarrek bi puntuak eskuratu dituzte,.

Izan ere, Saguntoko René Marigil kiroldegian jokaturiko lehen zatian SUPER AMARA Bera Bera ez da eroso sentitu (13-12). Eta ondo hasi dela (0-2) Hernándezek penalti bat gauzatu du eta Cesáreok, kontraerasoa. Baina defentsari Corimberto albokoa kontrolatzea kosta egin zaio, hiru gol egin ditu eta beste bi penaltiz.

Sara Gilek erantzun du kontraerasoan edo hegaletik eta partidak berdinduta zegoen. Urrian Parisen lesionatu ostean Maddi Aalla atepean bikain aritu da eta taldeak eskertu du 1-4 partziala lortuz Fernandes, Gil (2) eta Arrojeriaren beste batekin. Halere, erasoan baloiak galtzen jarraitu dute –zortzi lehen zatian- Morvedrek ondo aprobetxatu dituztenak.

Poloniorekin SUPER AMARA Bera Berak beste baliabide bat aurkitu du. Morvedreko jokalari ohiak 10-12 aurretik jarri ditu gipuzkoarrak baina Tisatok Corimbertoren lekukoa hartu du eta valentziarrak aurretik iritsi dira atsedenaldira (13-12).

Defentsan estutu eta kontraerasoa ziurtatu zen bidea, eraso posizionalak valentziarren defentsarekin topo egiten zuelako. Corimbertoren gola jaso arren (14-12) eta baloi galerak edo Encinasen geldiketak, SUPER AMARA Bera Bera defentsari eutsi dio, intentsitatea handituz –bi minutuko zigorra jaso gabe- eta albokoak presionatuz Hernández eta Etxeberriarekin, Cesáreo eta Loidi De Uriarte pibotea kontrolatzen zuten bitartean.

Hernándezek penaltia huts egin du, O’Mullonyk Encinasekin topo egin du baina Aallak Celia Lópezen kontraerasoa gelditu zuen. 16-14 balizkotik berdinketara pasa zen Arrojeriaren golarekin, jarraian eskuin albokoan kokatu zena Boada taldea zuzentzeko. Aallak Etxeberria ikusi du kontraerasoan eta gipuzkoarrak aurretik jarri du SUPER AMARA Bera Bera, Arrojeriak gola eta Lópezen kanporaketa lortu du eta Etxeberriak –partida amaiera itzela - 30 metrotatik gol egin du (15-18).

Aldaketak iritsi dira, Menéndez, Polonio eta Sara Gil sartuz. Pibotak 15-19 jarri du eta Boadak 15-20. Hau da, bost minutuetan SUPER AMARA Bera Berak partida apurtu du eta defentsan estutzen jarraitu zuen, Aallak penalti bat ere gelditu duelarik.

Ondorioz, 66 egun pasa dira Guerreras Iberdrola Ligara itzultzeko, lehiaketa erritmoa hartzen kostatu zaiolarik. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera sailkapeneko gorenean bakarrik jarraitzen du Rocasa, Unicaja Banco Gijón eta Costa del Sol Málaga taldeekiko hiru puntura, nahiz eta andaluziarrek partida bat gutxiago izan. Urtarrilaren 28an, ostirala, donostiarrek Zonzamas Cicar Lanzaroteri egingo diote bisita 11. Jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Fitxa: Balonmano Morvedre 20, SUPER AMARA Bera Bera 30

Balonmano Morvedre 20 (13+7): Encinas, Claramonte (2), Corimberto (8, 4p), Guerisoli, De Uriarte (1), Gámez (2) eta Benedetti (1) –hasierako zazpikoa- López (2), Tisato (4), Roda eta Solano (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 30 (12+18): Aalla, Etxeberrria (7), Arrojeria (3), Menéndez, Cesáreo (1), Fernandes (1) eta Sara Gil (6) –hasierako zazpikoa- Cavo, Hernández (4, 3p), Loidi (1), Boada (2), Polonio (5), O’Mullony, Ugartemendia eta Silva (o.a.). Deialdian: Moreno.

Epaileak: Mauro Antonio Moreno (madrildarra) eta Cristina Martin (kataluniarra)

Kanporatuak: De Uriarte eta López Morvedretik

Partzialak: 2-2, 6-5, 8-6, 8-9, 9-10, 13-12 –atsedenaldia- 14-12, 15-14, 15-16, 16-20, 17-25 eta 20-30

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores