Bera Bera klubak eta Ugalkortasunaren Euskal Institutukoak (IVF Donostia) hitzarmena sinatu dute gaur sona handiko ugalketa klinikak eskubaloi taldearen babesle izate aldera.
Hitzarmena Donostiako Tolosa Hiriburuko kalean kokaturik dagoen ugalketa klinikan bertan egin dute IVFko Euskadiko Zuzendari nagusi David Iruretagoyenak, Elisa Pérez zuzendari medikoak eta Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak, Alba Menéndezen lekukoa zelarik. SUPER AMARA Bera Berako bi kideek klinika bisitatzeko aukera izan dute eta ugalketako laguntzarako prozesu ezberdinak ez ezik IVF Donostiak lan egiten duen aurreratutako teknikak ezagutzeko aukera izan dute.
Tati Garmendiak azpimarratu du “oso albitste pozgarria da Ugalkortasunaren Euskal Institutoak Bera Beraren familiarekin bat egitea eta, kasu honetan, eskubaloi taldearekin batera bidea egin nahi izatea”.
Hitzarmena IVF Donostiak orokorrean kirolari eta emakumezkoen kirolari ematen dion babesarekin bat dator, bizimodu osasuntsu batekin abiatuta, ugalketarekin oso lotuta dagoena. Zentzu hontan,. Pérez Larrea doktoreak adierazi du “guk egiten duguna zabatzea onuragarria da biztanleriak eta, bereziki, emakumeek, ahalik eta informazio gehien izate dezaten, ondoren, ugalkortasuna eta amatasunaren inguruan erabaki onenak hartze aldera”.
IVF klinikak Donostia, Alacanten eta Madrilen daude eta ugalkortasun zailtasun handiko kusuetan eskarmentu handia dute. Era berean, ugalketako medikuntzan azken aurrerapenak dituzte eta arlo honetako profesionalik onenekin lan egiten dute.
Hitzarmenarekin batera IVF Donostiak SUPER AMARA Bera Berako jokalariekin solasaldi bat izango dute bihar ostegunean, arratsaldeko saioa hasi baino lehen, ugalkortasuna hizpide eta kirol gorenean ematen diren beste gai batzu jorratzeko ere bai.