Bigarren zatian asmatu duelako SUPER AMARA Bera Berak Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditu du gaur Huerta del Rey kiroldegian jokaturiko lagunartekoan, segurtasun neurriak tarteko zaleek partida ikusteko aukera izan dutelarik.

Guerreras Iberdrola Ligako bigarren itzuliari ez ezik lehiaketaren bigarren faseari ere ahalik eta ondoen prestatze aldera, SUPER AMARA Bera Berak, bi lagunarteko itxi ditu orain arte, Aula Alimentos de Valladolid eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen aurka, alegia.

Bera Bera Eskubaloiak eta Dr. Levi Cuadrado Hortz Klinikak hitzarmena sinatu dute aho-hortzetako osasuna zabaltze aldera.