Erregai faltan gelditu zen Bera Berako Euskal ligako senior taldea Errenterian, bigarren zatian bost gol besterik ez zuen egin. 45. minutuan 17-20 irabazten jarraitzen zuen baina amaieran amore eman zuen (26-22). Igoera fasea jokatzeko Jarrilleras izango du aurkari.
Lacturale Bera Bera jubenil taldeak ere baja ugari izan zituen Elgoibarren (26-22) eta kadete taldeak ezin izan zion Kukullaga indartsuari aurre egin (25-34).
Xixongo La Arena kiroldegian ez da izan mozorrontzako aukerarik utzi SUPER AMARA Bera Berak, partidako erritmoa finkatu duena hasieratik, Liberbank Gijón estutu du, abiadurari esker gainditu duena (24-31), astuariarrak sailkapenean sei puntuara utziz, eta average delakoa alde.
SUPER AMARA Bera Bera bihar larunbata (20etan) La Arena kiroldegian arituko da Liberbank Gijónen aurka (Merino eta Moyano, Gaztela-Leoi), tarte ia erabakiorra zabaltze aldera, Elcherekin batera, Guerreras Iberdrola ligako bigarren sailkatua.
Iñauteriak direla eta, Euskal Ligako partida baino ez dira antolatu. Ondorioz, hiru norgehiagoka jokatuko digu Bera Berako harrobiko taldeek, Errenterian arituko dira seniorrak Ereintzarekin larunbatean 16etan; Lacturale Bera Bera jubenil Elgoibarren 11,30etan eta Lacturale Bera Bera kadete taldeak Kukullaga hartuko du igandean Bidebietan (12etan).
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da larunbatean Liberbank Gijón taldearen aurka La Arena kiroldegian (20etan TDP) jokatu beharreko partidako atarikoan “erabakiorra eta garrantzitsua” izango dena bere esanetan.