Lacturale Bera Bera kadete taldeak ere Erreginaren kopan parte hartuko du, bere mailan, minikopa delakoan, alegia. Guztira 16 jokalari deitu ditu Jokin Jimenez entrenatzaileak, Maialen Eguren eta Emma Rovira lagun dituena.
Minikopak ez du sistema berdina erabiltzen, zortzi taldeak bi multzoetan banatuta daude eta ligaxka moduan jokatzen dute, hiru partida, hain zuzen. Ondorioz, Lacturale Bera Berak ostiralean 10,45etan Illunben Costa del Sol Málaga izango du aurkari eta Unicaja Banco Gijón 17,45etan Gascan. Larunbatean, 13etan Illunben Rocasaren aurka arituko dira. Multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute Illunben igandean 10etan. Beste multzoan gainontzeko taldeak daude: Granollers, Guardés, Elche eta Aula Valladolid.
Covid 19ko pandemia dela eta, azkeneko bi edizioetan ez da minikopari jokatu. Hortaz, Donostian berriro elkartuko dira kadete mailako neskak Koparen partaide izateko. Ordutegiak zehaztu dira senior mailako Kopako partidak ere ikusi ahal izateko eta Fanzone delakoarekin ere gozatzeko. Ostiralean Gasca eta Illunbeko eremuak ibiliko dituzte gazteek eta Bera Berak eta Lengokoak Gasca inguruan dituzten elkarteetan bazkalduko dute. Lerro hauen bitartez Lengokoari eskertu nahi diegu inplikazioa eta emandako erreztasunak.
Lacturale Bera Berak bigarren urteko lau infantil sartu ditu deialdian. Hemen 16 jokalarien zerrenda:
Uxue González
Oihana Fernández
Alaitz Gurrutxaga
Ane Alba Fernández-Berridi
Laura Carballeda
Ane Gurrea
Ane Salaberria
Jimena Ezker
Inge Olaizola
Irati Zaldua
Naroa Hurtado
Aitziber Flores
Maddi López
Oihana Murgiondo
Ausin Sarasua
Naroa Iriarte
Eta duela egun batzu, Lacturaleri egin zioten bisita. Indarrak hartzeaz gain, asko ikasi eta bikain pasatu zuten gure gazteek. Hemen bideoa ikusgai: Lacturaleri bisita