SUPER AMARA Bera Berak Illunbeko Donostia Arenan asteburuan ospatuko den XLIII edizioko Koparako kamiseta berria aurkeztu du gaur goizean Gasca kiroldegian, Alba Menéndez eta Esther Arrojeria kapitainen bitartez.
Beltza, 2019an EHFko multzoen fasean ateratako kamisetaren antzekoa, oraingo honetan urre kolorea agerian da sorbaldan Kopako marka hizpide eta beheko zatian.
Menéndezek eta Arrojeriak ilusioz hitz egin dute asteburuan Illunben biziko dena aipatzen eta biak ados jarri dira adierazten “Kopa Donostian jokatzea berezia da” eta, Ligan ez bezala, azken urte hauetan SUPER AMARA Bera Bera Kopan ez da eroso sentitu, “ondorioz, Kopako esentzia berreskuratu nahi dugu, izatez, Bera Bera Kopa gustuko duen taldea izan delako betidanik”.