Guerreras Iberdrola liga igandean iritsi zen lehiaketako erdira Aula Alimentos de Valladoliden garaipena estuarekin Balonmano Salud taldearen aurrean. Partidarik galdu ez duen SUPER AMARA Bera Bera lider da eta hiru puntuko aldea du bigarren postuan bakarrik gelditu den Elcherekiko.
Asteburuko emaitzen artean azpimarratzekoak dira jubenil nesken garaipenak, kadeteetan neska-mutilenak eta infantil mailako neskenak.
Jakina da Mecalia Atlético Guardés gainditzeko A Sangriña infernuan gauza asko ondo egin behar dira eta ahalik eta minutu gehien. SUPER AMARA Bera Bera une askotan burutu du zeregina baina ez denbora osoan, ondorioz, lortutako berdinketa ona da (23-23), azken segunduetan jaso arren.
Errenteria, Gasca, Zarautz, Andoain, Elgoibar eta bi Bidebietan arituko da Bera Berako harrobia asteburu honetan.
Azken orduko zorigaiztoko gertaeren bat ezean, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria bijar ostirala, A Guardan 200. partida SUPER AMARA Bera Berarekin beteko dute Mecalia Atlético Guardésen aurka A Sangriñan (21etan).