Euskal Kopa berri bat bereganatu du SUPER AMARA Bera Berak oraingo honetan (18-42) Kukullaga Etxebarri gaindituz zalez bete den Ermuko Miguel Ángel Blanco kiroldegian, donostiarren seriotasuna ikusteko aukera izan dutenak Illunbeko Erreginaren Kopan debuta egin aurretik (ostiralean 20,30etan, Caja Rural Aula Valladoliden aurka).
Finala Naziarteko astean kokaturik, Ligak etenaldia duelarik eta jokalari batzu selekzioekin daudela, ondorioz, Imanol Álvarez, Etxeberria eta Cesáreo Espainiarekin eta Fernandes Brasilekin baja izan dira. Halere, SUPER AMARA Bera Berak Ligako partida moduan hartu du lehia Kopara begira erritmoa ez galtzeko.
Álex Nogués zuzendari, gipuzkoarrak Silva atepean, Ugartemendia eta Menéndez erdian, Hernández eta O’Mullony lagun eta Arrojeria eta Sara Gil hegaletan hasi dira defentsan. Mirene Morenok Gil ordezkatu du erasoan eta O’Mullony eskuin hegalean kokatu da.
Hasieratik, SUPER AMARA Bera Berak talde koral baten itxura eman du, tartea segituan irekiz (10’: 2-8) Zilarrezko mailan, B multzoan, bosgarren gelditu den Kukullaga Etxebarrik behin eta berriro saiatu arren. Hasierako 15 minutuetan pistako jokalari guztiek gola sartzeko aukera izan dute, Sara Gil protagonista izan da kontraerasoan nahiz hegaletik asmatzen. Aldaketak iritsi dira, Boada izan ezik, berotu arren ez arriskatzea erabaki baitu.
Cristina Polonio partida osoan eraginkor egon da, pibotean edo kontraerasoan eta Gilen lekukoa hartu du. Morenok hegaletik ere asmatu du, Loidik barneraketa batean eta Malena Cavo eskuin hegaletik. Kukullagan Irati Vázquez eta Garazi Elorriaga jokua banatzen saiatu dira eta Pedrosa pibotan eta Alazne Río izan dira asmatu dutenak, halere, Del Río eta Brok atezainek geldiketa onak utzi dituzte.
Atsedenaldian 6-19. Bigarrenean, Maddi Aallak Silva ordezkatu du eta hasieran erasoek defentsak gainditu dituzte. Jokalari anitzek egin dute gola O’Mullony birritan, Gilek, Poloniok edo Cavok, besteak beste. Bizkaitarren aldetik Ainhoa Zuil eta Cáceres jokalariek bigarren zati ona egin dute.
Poloniok eta Gilek asmatzen jarraitu dute, defentsek hutsune gehiago zituzten, O’Mullony golak modu ezberdinetan egin ditu, Loidik kanpoko jaurtiketa ona utzi du eta Cavok kalitatea erakutsi du azken zatian.
Ondorioz, Euskak Kopan garaipena lortu dute donostiarrek Illunbeko Donostia Arenan Erreginaren Kopako XLIII edizioari ekin aurretik.
Fitxa: Kukullaga Etxebarri 18, SUPER AMARA Bera Bera 42
Kukullaga Etxebarri 18 (6+12): Del Río, González (1), Nieto (2), Vázquez (1), Elorriaga (1), Pedrosa (3) eta Cáceres (3) –hasierako zazpikoa- Zuil (5), Nazabal, Del Pozo, Río (2) y Brok (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 42 (19+23): Silva, O’Mullony (5), Arrojeria (2), Menéndez (4), Ugartemendia (2), Hernández (2) eta Moreno (3) –hasierako zazpikoa- Gil (6), Polonio (8), Cavo (6), Loidi (4) eta Aalla (o.a.)
Epaileak: Endika Dominguez eta Iker Egia
Kanporatuak: Loidi SUPER AMARA Bera Beratik
Partzialak: 1-3, 2-8, 3-10, 3-15, 4-18, 6-19 –atsedenaldian- 8-25, 10-27, 12-32, 14-35, 18-38 eta 18-42