Atzo arratsaldean Loiun lur hartu zuenean, lehen taldearekin astean hiru aldiz entrenatzen duen jubenil mailako jokalari batek Osakidetzak atzo egindako antígenos testak positibo eman zuela adierazi zuen. Jokalari honek asteazkeneko entrenaldia taldearekin osatu zuenez, Euskal Osasun Zerbitzuak nahiago izan du taldea konfinatzea, ostegunean Málagara joan zen espedizio osoak testak gainditu arren, bidai bezperan, alegia.

Balio handiko garaipena SUPER AMARA Bera Berak gaur arratsaldean lortu duena Rincón Fertilidad Málaga aurkari zuzen baten aurrean, bigarren zatian hobekuntza nabarmena eginez. Fernandez erasoan –zazpi gol zati horretan- eta Arruda, atepean, protagonista nagusienak izan dira (19-22, 10-8 atsedenadian).

SUPER AMARA Bera Berak Málagara bidaiatu du gaur goizean Guerreras Iberdrola Ligako A multzoko lidergoa sendotze aldera, Rincón Fertilidad taldearen aurka, bihar Alhaurín de la Torreko El Limón kiroldegian ospatuko den hamaikagarren jardunaldian (Jesús Álvarez eta José Carlos Friera, asturiarrak) eta ETB4k (18etan) zuzenean eskainiko duena.

Euskal ligako senior mailako laugarren partidari helduko dio Bera Berak, oraingo honetan Kukullaga Etxebarri taldea hartuz larunbatean Bidebieta 18etan.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen esanetara izan da gaur goizean Rincón Fertilidad Málaga taldearen aurkako partidaren xehetasunak azaltze aldera. Larubatean 18etan Alhaurín de la Torren (Canal Sur eta ETB 4), izango den lehia “gogorra eta ikusteko polita izango da”.