SUPER AMARA Bera Berak atsedena izango du larunbatean Kopako final-zortzirenak jokoan izango direlako baina harrobiko 13 partida ospatuko dira San Sebastián bezperako asteburuan.
SUPER AMARA Bera Berako pibota internazioanal Elisabet Cesáreo 10. Jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola’ saria eskuratu du, Espainako Federazioko web orrialdea botu gehien jaso duen jokalari izan delako.
Bi partida falta zaionean, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak aurreneko fasea menperatu du, norgehiagoka bakarra galduz. Bihar, atzeratuta duen neurketa jokatuko du Bidasoarekin eta asteburuan amaiera jarriko dio ligaxkari aurreneko postuarekin. Kadete taldeak, aldiz, ez du lau onenen artean sailkatzerik.
Bestetik, seniorretan Bera Berak laugarren amaitu du aurreneko itzulia, Usurbilek menperatu duena.
2011. urtez geroztik Bera Berak urteko aurreneko partida ligan irabazi du eta gaur Bidebietan ohiturari jarraipena eman dio Rincón Fertilidad Málaga aise gaindituta (33-23). Garaipenari esker SUPER AMARA Bera Berak líder jarraitzen du lau puntuko aldea duela Elche eta Guardesekiko, Rocasa eta Porriño mendean hartu dituztenak.
SUPER AMARA Bera Berak 2020. urteari Bidebietan (18etan) irekiko du larunbatean Guerreras Iberdrola Ligako hamargarren jardunaldiari dagokion jardunaldian Rincón Fertilidad Málaga taldea hartuz (Jorge Escudero eta Jesús Escudero, kantabriarrak) bolada onarekin jarraitzeko asmoz.