SUPER AMARA Bera Bera eskuin alboko María Prieto O’Mullony jokalariari hernia diskaleko ebakuntza egingo diote datorren astean.
Japoniako Mundialen Zilarrezko domina lortu zuen Maitane Etxeberria gutxienez 2022ra arte izango da SUPER AMARA Bera Berarekin kontratua bi denboraldiz luzatu duelako.
Manuela Pizzo Argentinar internazioanala SUPER AMARA Bera Beraren 2020-21eko denboraldiko plantillan izango da, ondorioz, , Imanol Álvarezek defentsan oinarrizko jokalari bat lotu du.
Ezker alboko Laura Hernández elxetarra fitxatu du SUPER AMARA Bera Berak 2020-21 denboraldirako. Elche taldean hezi eta hazia, eskubaloin hasi eta Ohorezko mailan zazpi denboraldi egin duenarekin, urratsa ematea erabaki du eta donostiarrekin sinatu “Ligako talderik profesionalena delako eta anbizio handia erakusten duelako”.
Silvia Arderius ez da SUPER AMARA Bera Bera plantillako kide izango datorren denboraldian. Kluban kontratua luzatzeko eskaera egin arren, internazionalak uste du “agur esateko eta erronka berriei ekiteko unea iritsi da”. Bera magiarekin gozatu dugu, jokua ikusteko modu bereziarekin azkeneko hiru denboraldietan non hainbat momentu berezi bizi izan dituen eta hainbat titulu lortu ere bai: bi Liga, Kopa bat, Superkopa eta une hunkigarrian Txapeldunen ligako atarikoa bezala, baina batez ere EHF Cupeko multzoen fasea eta Barakaldoko Kopa, aurreneko Liga eskuratu zuen leku berean azken partida ahaztezina hartan.