Super Amara Bera Berako plantillak gaur goizean Ammman azken saioa egin du eta hasi aurretik Ligako garaikurra bertan zela lorpena prestatzaile fisikoekin dastatzea nahi izan dute. Arratsaldean Bidebietan azken entrenaldia burutu dute eta bihar denboraldiko azken bidaia egingo dute, oraingo honetan, Kanarietara non larunbatean (19etan) Telden itxiko duen Liga Rocasarekin (Miquel Florenza eta Jordi Ausàs, kataluniarrak).
“Rocasa – Bera Bera beti da partida berezia” adierazi du Imanol Álvarezek. Rocasak atzo bigarren izateko aukera guztiak galdu zituen A Guardan berdinduta, Málagak Granollersen irabazi zuelako. Super Amara Bera Bera entrenatzaileak uste du “sailkapenean eraginik izango dituen puntuak jokoan izan gabe eskubaloi partida ona espero dut”.
Zonzamasen aurkako partidarekin alderatuta, Laura Hernández berriro sartuko da taldean “eta Haizea Urretabizkaiak jarraituko du bertan” Sara Gil eta June Loidi baja direlarik. Etxean, maila galduta zuten bi taldeen aurkako partidetaz “harrituta ez baina oso pozik bai. Ez dira partida errazak eta egun hauetan zer nolako lana egin duten eta nola lehiatu duten asko baloratzen dut”. Horregatik, Super Amara Bera Bera “on bat ikustea” espero du Rocasaren aurka. “Entrenatzen eta lehiatzen %100 ematen dugu beti eta hori partidei begira oso garrantzitsua da, hau da, lana hórrela egiten gozatzen dugu eta nabaritzen da”.