
Defentsan lan zitala eginez, aurreneko zatian batez ere, eta bigarrenean erasoan joku geldoan erakutsi diten baliabideei esker, garaipena eman diote gaur Huerta del Reyn SUPER AMARA Bera Berari (27-29, 8-13 atsedenaldia) Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurrean, azkeneko hiru urtetan izandako porroten boladari amaiera jarriz.

SUPER AMARA Bera Berak urrats handi bat egiteko moduan dago Guerreras Iberdrola Ligan bihar (larunbatean 19etanPeñaranda eta Yagüe, Aragoi) Huerta del Rey pistan Aula Alimentos de Valladolid taldea gaindituz gero. Streaming Taleeak Autocares Davidekin egingo du bidaia bihar eguardian.

Harrobiko hiru partida jokatuko dira asteburuan. Larunbatean Orion, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak Sinergia Orio Eskubaloiari egingo dio bisita Karela Kiroldegian 11.15etan. Arratsaldeko 18etan Bidebietan Herreria Bidebieta Bera Bera jubenil mutilen mailako taldeak Bacalos Santimar Hondarribia Bidasoa hartuko du eta igandean, Gascan 12,15etan, Lacturale Bera Bera jubenil nesken taldeak Errotabarriren aurka jokatuko du.
Streaming: Lacturale Bera Bera vs Errotabarri

SUPER AMARA Bera Bera larunbatean 19etan Huerta del Rey pistan arituko da bisita Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka jokateko. Garaipen batekin donostiarrak 11 puntuekin sartuko lirateke bigarren fasean, inork baino gehiago.

SUPER AMARA Bera Bera azken urteotan arazo gehien sortu dizkion pistara iristear da, Valladolideko Huerta del Rey kiroldegia, alegia, non azkeneko hiru norgehiagokak galdu dituen. Larunbatean 19etan, bolada txarrari amaiera jartzeaz gain, bigarren faserari lidergoan bakarrik hasiera emateko aukera du.