Partida borrokatua Teldeko Antonio Moreno pistan Rocasak eta Super Amara Bera Berak eskaini dutena, bigarren zati bikainari esker donostiarren alde erabaki dena (27-33, 16-17 atsedenaldian).
Ligako sailkapenean -Super Amara Bera Bera, txapelduna eta Rocasa hirugarren- eraginik gabeko puntuak bi taldeak pistara ahalik eta ondoen amaitu nahi izan dute eta hasieran erasoek defentsak gainditu dituzte baina jokaldi bikainak ikusi izan dira.
Donostiarrak nagusi hasi dira Menéndez eta Hernández kontraerasoan asmatu dutelarik. Cesáreo sei metroetan jaso du baloia baina Rocasak kanpoko jaurtiketari heldu dio Mbengueri esker eta Pérez hegaletik. Silvak geldiketa bikaina egin ditu Super Amara Bera Beraren aurreneko abantailak eskuratuz, Etxeberriak hegaletik, kontraerasoan eta hutsunea aurkituz asmatu du María Gomesen golak erantzuten (13’: 7-9).
Halere, Navarrok partidan eutsi du bere taldea. Aldaketak iritsi dira: Boada, Fernandes eta O’Mullony lehenengo lerroan eta Ugartemendia, pibotan. Halere, Moreno izam zen hiru golekin kontraerasoan –roskaz bat- taldea aurretik mantendu duena. Pavlovicek, Rocasarekin azken partidan, penaltiz eta kanpoko jaurtiketaz asmatu du partida berdintzeko. Halere, Ugartemendia ezkerrez, Menéndezen gol ikusgarri bat eta Etxeberriaren beste bat hegaletik atsedenaldira aurretik jarri dute Super Amara (16-17).
Halere, gipuzkoarrak ez dira ondo hasi bigarrenean. Hernándezek penaltia huts egin du, bi baloi galdu ditu taldeak eta Menéndez jaurtiketak postean jo du. Ondorioz, Rocasa bi gol aurretik jarri da Guerra eta María Gomesen eskutik. Arrojeria izan zen ardura hartu zuena, abiadura eta iskin eginez hiru gol egin ditu ia jarraian. Kanariarrak Spugnini aurkitu dute pibotean eta lehia parekatu da.
Alice Fernandes Silva atezainak ia bost geldiketa jarraian egin ditu, Super Amara Bera Berak aprobetxatu duena, batez ere Arrojeriaren eta Malena Cavoren barneraketak medio. Gomes eta María González jokalariek jasotako kolpeak despistatu dute Rocasa eta gipuzkoarrak tarte zabala ireki dute markagailuan. Huts egin duenetik, Hernándezek bost penalti sartu ditu, Rocasari partidan sartzeko aukerak saihestuz.
Silvak asmatzen jarraitu du, Spugnini saiatzen –bost gol bigarrenean- eta partida hasieran pentsatutako baino tarte handiarekin amaitu da (27-33).
Ondorioz, Super Amara Bera Bera Guerreras Iberdrola 2021-22 liga borobildu du, 24 garaipen, berdinketa bat eta porrot bakarra. Costa del Sol Málaga bigarrenari zortzi puntuko aldea atera dio, 13 puntu Rocasa hirugarrenari eta 14 Unicaja Banco Gijón eta Mecalia Atlético Guardésekiko.
Fitxa: Rocasa 27, Super Amara Bera Bera 33
Rocasa 27 (16+11): Navarro, Pérez (3), Gomes (4), Pizzo, Spugnini (7), Mbengué (2) eta Falcón –hasierako zazpikoa- Hosoe (1), Pavlovic (8, 2p), González, Guerra (2), Zygoura eta Palomino (o.a.)
Super Amara Bera Bera 33 (17+16): Silva, Etxeberria (5), Cavo (3), Cesáreo (4), Arrojeria (4), Menéndez (4) eta Hernández (8, 6p) – hasierako zazpikoa - Fernandes (1), Ugartemendia (1), O’Mullony, Moreno (3), Boada, Polonio, Urretabizkaia eta Aalla (o.a.)
Epaileak: Miquel Florenza eta Jordi Ausàs, kataluniarrak
Kanporatuak: Spugnini eta Pizzo Rocasatik eta Menéndez eta Cesáreo (2) Super Amaratik
Partzialak: 2-3, 5-6, 8-9, 11-12, 13-13, 16-17 –descanso- 19-18, 22-22, 24-25, 24-26, 26-29 eta 27-33