Pasa den larunbatean Adriana Cardosok SUPER AMARA Bera Berarekin zuen golen marka berri ezarri zuen, 12 golekoa, hain zuzen. Horrez gain, bere laugarren gola eta taldeko hamahirugarrena Bidebietako taldeko historiako 25.000. gola izan zen, 1990-91 denboraldiaz geroztik emakumezkoen eskubaloiko eliten debuta egin zuenetik. (Juan Carlos Elorzaren datuak).
Balonmano Salud Tenerife taldearen aurkako partidaz hainbat ondorio atera daiteke: Cardosoren 12 golak, Arruda eta Arrojeriaren sasoi ona, Terés eta Arderius errekuperatu direla, Fernandes eta Morenoren papera, eraso jokoa eta bi gipuzkoar gazteen ekarpena: Ruiz de Gauna eta Ainhoa Larrañaga.
Lortu du helburua SUPER AMARA Bera Berak. Lau baja garrantzitsuak izan arren, erasoan nola jokatu behar den erakustaldia eman du Balonmano Salud Tenerife aise gainditzeko (40-27, 20-15 atsedenaldian) eta hiru asteko etenaldira lau puntuko abantailarekin iritsi da.
Asteburuko emaitzen artean, aipagarrienak dira Lacturale Bera Bera jubenil taldeak puntu bat utzi zuela San Adrianen aurka Bilbon, azken jokaldian epaileak penaltia eta txartel gorri argia zena adierazi gabe utzi zuen eta partida berdinketarekin amaitu zen. Euskal ligan jarraitu ahal izateko gelditzen diren bi neurketak irabazi behar dituzte donostiarrek. Seniorretan, Bera Bera nagusi Oñatin sailkapenean bosgarren postua sendotzeko.
Bestetik, Herrería Bidebieta jubenil mutilen taldeari berdinketa eskutik ihes egin zion azken segunduan.
Partida garrantzitsua bihar larunbatan SUPER AMARA Bera Berak jokatuko duena Bidebieta (18etan) Balonmano Salud Tenerife taldearen aurka (Raúl Oyarzun eta Aritz Zaragueta, nafarrak) hiru asteko etenaldira lau puntuko tartearekin iritsi nahi duelakoan.