Arderiusek eskatuta eta Alba Menéndez berretsita, ‘Um blem ble’ abesten elkatu da berriro ere SUPER AMARA Bera Bera plantilla gaur arratsaldean Guerreras Iberdrola Ligako txapelketa ospatzeko. Ordenagailu, tableta nahiz mobil aurrean mota ezberdinetako garagardo, ardo, Arderiusek 2018-19 ligako txanpaina berreskuratu du Super Amarak emanda eta baita kafea ere erabili dute topa egiteko.
Espainiako Eskubaloi Federazioako Aholku Batzordeak telematikoki gaur arratsaldean egindako bileran Guerreras Iberdrola Ligak orain arte jokatutako errespetatzea erabaki du, ondorioz SUPER AMARA Bera Bera txapeldun izendatu du, sei jardunaldien faltan partidarik galdu gabe zegoen liderra, alegia.
Imanol Álvarezek joku zuzendaritza ziurtatuta izango du datozen bi denboraldietarako. Esther Arrojeria taldean jarraituko duela iragarri ostean, egun SUPER AMARA Bera Berak Emma Boada jokalariarekin 2022ra arte akordioa sinatu duela ezagutzera eman du.
SUPER AMARA Bera Bera 2020-21 denboraldiari forma ematen jarraitzen ari da eta Esther Arrojeria jokalariaren berritze kontratua iragarri du datozen bi denboraldirako.
Telematikoki atzo burutu zen Espainiako Eskubaloi Federazioko Zuzendaritza Batzorde ostean, Guerreras Iberdrola Ligaren inguruan dauden erabakiak Delegatu Batzordearen baitan gelditu dira.