SUPER AMARA Bera Berako María Prieto O’Mullony jokalariari Gipuzkoa Poliklinikan hernia diskaleko ebakuntza egin ziotela hilabetea beteko da larunbatean.
Espainiako Eskubaloi Federazioak Guerreras Iberdrola Ligako egutegiaren zozketa burutu du gaur, 16 taldeak bi multzoetan banatuta gelditu direlarik.
Mariane Fernandes alboko jokalariari urtebetez berritu dio kontratua SUPER AMARA Bera Berak, ondorioz, 2020-21 denboraldiako plantilla erabat osatuta gelditu da, lehen taldean 17 jokalari kontratupean izango direlarik.
Espainiako Eskubaloi Federazioko Asanblada orokorrak gehiengo zabal batez Zuzendaritza batzordeak aurkeztutako proposamena berretsi zuen, ondorioz, Guerreras Iberdrola liga 16 talde izango ditu, bi multzoetan banatuko direnak. Denboraldiak bi zati izango ditu eta taldeak bigarren fasean multzoko kideen aurka lortutako puntuekin jarraituko dute.
Handball Planet web orrialdeak zazpi urte daramazki jokalari gazteen lana aitortzen. Kasu honetan, eskubaloian aditu diren hainbat Europako kazetarik lau jokalari aukeratu dituzte zortzi postuerarako. Horien artean da Elisabet Cesáreo, defentsa gaztea onena saria lortze aldera.