Giuliana ‘Shula’ Gavilán aurkeztu du gaur goizean Tati Garmendiak Ammma zentroan, non Ander Formoso prestatzaile fisikoarekin egin dion balorazio funtzionala. “Oso pozik nago hemen nagoelako; oso helburu handia da Super Amara Bera Beraren koloreak defendatzea, eta uste dut maila emango dudala” izan dira bere lehen hitzak.
Villa María herrian jaio zen, Cordoban (Argentina), duela 26 urte, 2016. urteaz geroztik selekzioarekin debutatu zuenetik hiru Munduko Txapelketa jokatu ditu. Frantziako Butagaz Energie ligako Plan de Cuques taldean bi denboraldi egin ditu, baina Gavilanek badu esperientzia Guerreras Iberdrola Ligan, bi urte egin baitzituen Gijonen.
Argentinako internazionalak protagonismo handia izango du Super Amara Bera Bera 2022-23 txapelketan, Elisabet Cesáreoren eta Ainhoa Etxeberriaren bajak beteko baititu. Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adieraazi du “jokalari garrantzitsua izango da dela uste dut, guretzat hain garrantzitsua den defentsaren erdian egon beharko du eta erasoan ondo irabazten du posizioa, ondo mugitzen dena”. “Taldera egokitzeko ahalik eta azkarren” eskatu du. Eta Gavilánek bere gain hartuko du erronka, klubaren “konfiantza” sentitzen baitu. “Gijonera taldeari laguntzera etorri nintzen, eta orain erantzukizuna handiagoa da; erronka erraldoia da”, adierazi du, gaineratuz “Frantziako liga askoz fisikoagoa da; Espainiakoa, berriz, askoz taktikoagoa da, eta hori ere ekar dezaket”.
Horregatik, barneratu du “Frantziarekiko joko-sistema ere aldatuko da, baina tokatzen zaidan taldeari ekarpena egin nahi diot, sentsazio onenekin eta taldearekin gauza asko lortzea espero dut”.
Bere dohainei buruz galdetuta, pibotak esan du: “Defentsan jokalari gogorra naiz, sentiarazten duena nagoenean, eta erasoan posizioa irabaztea gustatzen zait, eta ez bakarrik golak egitea, baizik eta nire taldekideek jokoa egiteko lan zikina ere egitea”.