24 orduko aukeraketa azkar batean, sare sozialen bidez eta Espainiako Eskubaloi Federazioko aplikazioaren bidez, gaur Federazioak ezagutarazi du 21-22 denboraldiko zazpikoa, non Maitane Etxeberria, Malena Cavo eta Elisabet Cesáreo Super Amara Bera Berako aukeratu diren.
Oraingo honetan, Federazioak posizio bakoitzeko bi jokalari aurkeztu zituen Ligako 14 entrenatzaileen iritzei erreparatuz. Esther Arrojeria eta Mariane Fernandes ere azken aukeraketara iritsi dira, Imanol Álvarez bezala.
Merche Castellanos, Sole López, Paula Arcos eta Silva Arderiusek osatu dute zazpikoa eta Paula Arcos denboraldiko jokalaririk onena izendatu zuten.