Espainiako selekzioak Oranen (Aljeria) jokatzen ari diren Mediterraneoko Jokoen Finala jokatuko du gaur goizean Portugal gaindituta (26-24, 12-13 atsedenaldian). 2018an Tarragonan lortutako urrea defendatuko du asteazkenean (15etan) Kroaziaren aurka Serbia mendean hartuta (20-31).
Esther Arrojeria (4), Laura Hernandez, June Loidi eta Maddi Aalla dira Super Amara Bera Berako jokalariak txapelketa honetan, Imanol Alvarez bigarren entrenatzailearekin batera. Tarragonan orduan Mediterraneoko Jokoetako finala jokatu zuten Super Amara Bera Berako hiru jokalariak Maitane Etxeberria, Merche Castellanos eta Judith Sans izan ziren.
Partida ez da ondo hasi Guerrerasentzat, 0-3 markagailuan atzetik ikusi baitira, eta bigarren zatiaren hasierara arte ezin izan dute berdinketa lortu. Bigarren zatian markagailua irauli da, Espainia 25-22 sartu da amaierarako lau minuturen faltan, baina azken segundoetara arte sufritu behar izan du portugaldarren lan onaren aurrean.
Arrojeriak bere lehen hiru jaurtiketa huts egin arren egoerari buelta ematen jakin izan du, lau gol sartzeko, bi penalti eta kanporaketak probokatzeko (baten bat gehiago merezi zuen), eta Carmen Camposekin batera Guerrerasen erreakzioa zuzentzeko. Loidik defentsan lan bikaina egin du eta Aallak portugaldarren azken erreakzioa eragotzi du bere geldiketekin. Asteazkenean, urrea izango da helburua.