Bera Bera

Select your language

Santanderren aurreneko prestakuntza fasea osatuta eta Euskadin lau eguneko atsena hartu ostean, Super Amara Bera Berako bost kideak Madrilera abiatuko dira gaur non konzentrazioa burutuko duten Aljeriara bidaiatu ostean, Oranen uztailaren 6ra arte burutuko diren Joku Mediterraneoetan parte hartzeko.

Laura Hernández, Esther Arrojeria, Maddi Aalla, Imanol Álvarez eta June Loidi izango dira Guerreras selekzioarekin A multzoan kokaturik daudenak Arjelia, Tunisia eta Kroaziarekin. Ekainaren 30ean (18etan) egingo dute debuta antolatzaileen aurrean, uztailaren 1ean Tunisiia izango dute aurrean (20,15etan) eta uztailaren 2an (20,15etan) Kroaziarekin amaiera jarriko diote multzoen fasea.

Multzo bakoitzeko aurreneko bi selekzioek uztailaren 4n finalerdiak osatuko dituzte. B multzoan dira Ipar Mazedonia, Serbia, Portugal eta Turkia. Finala uztailaren 6an izango da (14,30etan) eta hirugarren eta laugarren posturako lehia 10etan hasiko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores