Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Paula Arcos aurkeztu du gaur goizean Super Amarako Loiolako Erriberako dendan, bere hirugarren fitxaketa. “Polibalentea, arriskutsua eta lotsagabea da erasoan, baloiarekin nahiz baloirik gabe bere jokua azpimarragiarria eta defendatzaile bikaina da” adierazi du, ondorioz, ez du izkutatu “pozik gaude gu aukeratu gaituelako”.
Paula Arcosek (Petrer, 2001) denboraldi baterako sinatu baduere klubean beste denboraldi bat egoteko aukera izango du. “Gogo handia” duela ziurtatu du, “ilusio handiarekin nator, etapa berria da niretzat, beste urrats bat nire kirol ibilbidean, ez dago ez aukera ez klub hoberik hazten jarraitzeko, espero dut denboraldia ondo joatea eta daukadan onena eman ahal izatea”.
21-22 denboraldiko MVPk jakinarazi duenez, “klub honen alde egin dut teknikoki, fisikoki eta pertsonalki hobetzeko leku bikaina delako”. “Nesken multzo oso ona da — jarraitzen du — eta tituluren bat irabazteko aukera ematen digun kluba da (oraindik ez du titulorik lortu )”. Arcosek, gainera, “jokalari bezala hazten jarraitu nahi dut eta goreneko selekzioan jarraitu”. 20 urterekin, Olinpiar Jokoak eta Munduko Txapelketa jokatu ditu, eta Guardesekin European Leagueko bi kanporaketa jokatu zituen iaz, hortaz, “multzoen fasea jokatzeko irrikan gaude”.
Paula Arcosek uste du Super Amara Bera Berara egokitzea erraza izango dela, “nire taldekideek oso erraz egingo didatelako. Gainera, Imanolekin Junior selekzioan lan egin izanaren zortea du, entrenatzeko modua gustatzen zait, lasaia da eta hobetu egin dezaket”. Bere ustez, Bera Berako jokoa “selekzioaren antzekoa da eta hori abantaila da”.
Illunbeko Kopako esperientziari buruz galdetu diotenean, Arcosek esan du “asko harritu ninduen pabiloia oso handia zelako, eta jendea, oro har, Kopan murgildu zelako, ez Bera Berarekin bakarrik, finalera iritsi ez zelako eta pabiloia bete egin zelako”. Horri dagokionez, “funtsezkoa da zaleen babesa”.
Mediatikoki duen segimendua jabetuta, Paula Arcosek testuinguruan kokatzen du. “Nire ustez, une honetako berritasuna da, 20 urterekin bi txapelketa oso garrantzitsu jokatu ditut eta jendea graziagatik, neska gaztea naizelako gerturatzen da, gaur egun mundu guztiaren ahotan nago eta horrek motibazio handiagoa eskatzen du eta haratago iristeko lanean jarraitzea”. Hala ere, aitortzen du “sortzen diren espektatibak errespetua eta presio pixka bat eragiten dutela, taldez, pisuz edo taldekidez aldatzen zarelako”, baina ohartarazten du “ez naizela sare sozialek diotenaren arabera mugitzen, nire lanean jartzen dut arreta, garrantzitsuena kirolari bakoitzak bere bidea jarraitzea da”.
Aurkezpenaren ondoren, lehen lerroa Ammma zentrora joan da, Ander Formoso prestatzaile fisikoarekin balorazio funtzionala egiteko.