Bera Bera

Select your language

Carmen Arroyo 19 urteko hegalekoa aurkeztu dute gaur goizean Ammma Donostia Zentroan, super amara Bera Berako jokalari berri gisa. Ciudad Realekoa, Motive.co Gijónetik datorrena, “oso pozik eta ilusio handiz” agertu da Arroyo super amara Bera Berako taldeko kide izateagatik hurrengo bi denboraldietan. “Deitu zidatenean ez nuen zalantzarik izan, Bera Berari baiezko argia zen”.

Jokalariak uda luzea izan du, lehen kontzentrazioa egin du Guerrerasekin eta beste bi Juniorrekin – Lituanian ospatutako W19 EHF Championshipean protagonismoa izan du –. Atzo taldearekin bat egin zuen denboraldiaurreko lehen egunean, Gascan. “Oso ondo hartu naute, oso jatorrak dira, goi mailako jendearekin nago eta asko ikasiko dudala ziur naiz" aitortu du. Berarekin batera, Lyndie Tchapchet, gazte eta junior mailako selekzioarekin batera egon dira biak eta lagunak dira. “Berarekin hau dena partekatzea gozamena da, asko errazten dizu egokitzapena”.

Arroyok adierazi du “ikasten jarraitu nahi dut, hobetzen, garatzen eta taldeari ahalik eta ekarpen onena egiten”. “Defentsan edozein postutan egon naiteke, eroso sentitzen naizen leku bat da eta erasoan beti jokatu dut ezker hegalean, baina Juniorretan ere central eta lehen lerroan aritu naiz. Jokoaren arlo guztietan hobetzera nator hona” adierazi du.

super amara Bera Berak denboraldi honetan dituen erronkei buruz, Carmen Arroyok aitortu du “beti ikusi izan dut Bera Bera lehian, eta orain, nik hori dena bizitzeko aukera dut, irrikan nago”. “Super amara Bera Bera sekulako taldea da, titulu asko nahi ditu eta niri deitzea eskertzekoa da” amaitu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores