super amara Bera Berak eta Sola HK-k zehaztu dituzte European Leagueko Q3 kanporaketako egunak eta orduak. Joanekoa azaroaren 12an, igandean, jokatuko da, 18,00etan, eta itzulikoa Josean Gascan izango da, azaroaren 19an, 12etan, ETB1ek zuzenean emango duena.
Ondorioz, super amara Bera Berak, teorian, Guerreras Iberdrola ligako hamaikagarren jardunaldiko partida aurreratuko du, Caja Rural Aula de Valladolid bisitatu behar duelarik. Eta larunbatean hegan egingo du Stavangerrera, Solatik gertu dagoen herrira. Norvegiako talde honek Rocasaren aurkako kanporaketa Solako Asenhallen pistan jokatu zuen, 1.200 ikuslerentzako edukiera duela. Multzoen fasea, aldiz, Stavanger Idrettshallen ospatu zuen (6.000 lagunetik gorako edukiera). Kanporaketa gainditzen duen taldeak multzoen faseari ekingo dio urtarrilean eta otsailean.
Chambray Touraine, Gascan
European Leagueko Q3a jokatuko duen beste talde bat Frantziako Chambray Touraine da, atzo Donostian stage bat hasi zuena. Izan ere, gaur goizean Ammman entrenatu da, arratsaldean Gascan eta bihar super amara Bera Berarekin saioa batera egingo du (17etan). Ostiralean, 18,30etan, Gascan bertan (sarrera dohan), bi taldeek lagunartekoa jokatuko dute.