Zortzi eguneko prestakuntza egin duelarik, super amara Bera Berak lagunartekoen sortari ekingo dio bihar ostirala Chambray Touraine hartuz, Gascan 18,30etan, ateak irekita. Frantziarrek bajak dituztenez bi taldeek 15 minutuko hiru zati jokatzea adostu dute.
Donostiarren kasuan, lehen aukera izango dugu super amara Bera Berako jokalari gisa, Lyndie Tchapchet eta Carmen Arroyo gertutik ikusteko, horrez gain, denboraldiaurrea burutzen ari diren Elene Vázquez, Eider Tapia eta Naroa Zabala ere egongo dira bertan. Esther Arrojeria baja izango da, Espainiako selekzioarekin bi partida jokatu ditu, muskulu bikietan karga du eta atsedena emango dio Imanol Álvarezek. Laura Hernández eta Maitane Etxeberria bertan egongo dira. super amara Bera Bera entrenatzaileak 45 minutu banatu beharko ditu pistako 15 jokalari eta hiru atezainen artean.
Bajak izan arren, Chambray Tourainek talde lehiakorra izango du. Laura Van Der Heijden internazionalak Herberekin atentzioa deitzen du eta horrez gain gertutik jarraitzeko dira Aminata Sow pibota, Melvine Deba eskuin hegalekoa edo Laugane Pina ezker hegalekoa.
Biharko partidarekin zortzi lagunartekoei hasiera emango zaie. Hurrengoak, datorren astean, abuztuaren 11n Capbretonen Paris 92 taldearen aurka eta igandean, Orion, Rocasarekin.
Partida streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da
Argazkiak bi taldeak elkarrekin, asteazkenean saioa batera egin zuten eta.