Bera Bera

Select your language

Xixonen irabazi ondoren, super amara Bera Bera Josean Gasca itzuliko da, non Conservas Orbe Rubensa Porriño hartuko du bihar larunbata 18etan (Sergio Gutiérrez eta Sergio Martínez, valentziarrak). “Partida zaila eta froga moduko bat” Imanol Álvarezen hitzetan.

“Datorren asteko bi partidetara begira non gauden erakutsiko digu neurketa honek”, Alvarezek azaldu duenez, eta, aldi berean, aitortu du “nire taldea aurkari horri aurre egiten ikusi nahi dut, termometro egokia izango delako”. Bere ustez, Guerreras Iberdrola Liga honetan Porriño kontuan hartu beharreko taldeetako bat izango da. “Bosgarren geratu zen joan den denboraldian, oso ondo fitxatu du, eskubaloi ona jokatzen du, urteak daramatzate elkarrekin eta talde fidagarria da”.

Alvarezek baieztatu duenez, Louis –ebakuntza atzo egin zioten– eta Hernandez baja izango dira, “Karsten hankan mina dauka, baina jokalari asko gaude eta Gijonen aurka erakutsi genuen talde fidagarria garela”. super amara Bera Berako entrenatzaileak adierazi duenez, “aurten gehiago erreparatzen ari gara gugan eta horrek egunetik egunera hobetzera ekarriko digu”. Horrez gain, Haizea Urretabizkaiak egindako lana baloratu du, “bihar ere jokatuko du” beste aukeren aurtean, izan ere Arroyo, Fernandes eta Loidi ere hortik pasatu dira “eta gauzak egiteko modu ezberdinak daude”. Kluba ezker hegalekoren bat begira ote dagoen galdetuta, Alvarezek onartu du baietz, “Louisen lesioa iraupen luzekoa delako”.

Azkenik, super amara Bera Berako entrenatzaileak “bihar Gasca etortzera” animatu du, “partida oso interesgarria delako eta ondo pasatuko dutelako”.

Realak 21etan jokatzen duenez, Anoetako sarbidea itxita egongo da 17etatik 00: 00etara, beraz, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

Sarrerak salgai

 

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores