Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako lehen itzulia amaituko du bihar, osteguna, Huerta del Reyn, 20,30ean, Caja Rural Aula Valladoliden aurka, donostiarrengandik bi puntura dagoen laugarren sailkatua. Imanol Alvarez hedabideen esanetar izan da gaur goizean, eta onartu du “Norvegian pentsatuz lan egin dugula, Aula Valladolid ondo ezagutzen dugun joko-eredua delako”.

Hain zuzen ere, super amara Bera Berako konpromiso europarrak aurreratu du partida, igandean Norvegiako Sola HK taldeari egingo baitio bisita European Leagueko Q3ko joaneko partidan. “Norvegiako kanporaketan gaude buru-belarri, ez genuke bihar jokatu nahi denbora gehiago izateko, baina egoera hórrela eman da, Ligako partida bat da, bi puntu nahi ditugu eta Sola prestatzeko balio diezaguke, kanpoan baita, tentsio eta lehia handienekoa, partida horri begira kalitaterik handieneko entrenamendurik onena da eta jokoan, bi puntu”.

Hala ere, Alvarezek “irabazi eta sentsazio onak” lortu dituela aitortu du. “Aula oso talde indartsua da, une onean dago eta bere pistan oso arriskutsua da, Valladolid ez da inoiz plaza erraza eta aurten, gutxiago, hala ere, gure aukerak izango ditugu” ziurtatzen du. Bere joko estiloaz galdetuta, entrenatzaile ermuarrak onartu du “ondo ezagutzen dugu, ez dute aldatu, badakizu zer egingo dizun eta non egingo dizun min, oso joko-eredu markatua da, oso ondo landua, aurten joan den denboraldikoa berresten ari da, ondo amaitu zen, goian eta aurten beste urrats bat eman du”. Horregatik, “burua hotz”izatea eskatu dio bere taldeari. “Ez da haien jokoan erori behar, dena gure defentsan gertatzen da, 30 baino gehiago sartzen bagaituzte, asko sufrituko dugu”.

Alvarezek Rocasaren eta Caja Rural Aula Valladoliden aurka jokatutako azken bi partidak ere izan ditu hizpide. “Bietan sufritu dugu, baina azkenean irabazi egin dugu, eta horri ere meritua eman behar zaio". super amara Bera Berako entrenatzaileak aitortu du “nahiko nukeela Rocasarekin baino sartuago hastea eta Oviedoren aurka bezain azkar ez erlaxatzea”. Aldi berean, “Rocasak Malagari irabazi zion eta Oviedo izan daiteke bere taldeari etekinik onena atera dion taldea, partida ondo prestatu zuen eta oso ondo jokatzen jakin zuen”. Azkenik, Elke Karstenen bajaren aurreaan hasperen egin du. “Jokalari garrantzitsua da, heldutasun handikoa pistan, baina, hala ere, uste dut egoera hau erronka bat dela taldekideentzat rol hori hartzeko”.

Taldea Autocares Davidekin aterako da 14etan Donostiatik eta partidaren ondoren itzuliko da. Ostiralean, atseden eguna eta larunbatean goiz Loiutik Stavangerrera

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores