Bera Bera

Select your language

Imanol Alvarezek atarikoan zioenez, Norvegiako ohiko jokoaren ordezkari zela Sola HK, alegia, eta horixe islatu da gaur arratsaldean European Leagueko Q3ko joaneko partidan. Defentsa sutsu batek, kontraeraso eraginkor batek eta albokoen indarrak abantaila eman diote eta super amara Bera Bera Gascan kanporaketea iraultzen saiatuko da (39-32).

super amara Bera Berak hasieratik sufritu du Solaren Asenhallen pistan, Gipuzkoako lehen lerroko baloiaren zirkulazioa oztopatu du norvegiar defentsa sutusa aurkeztu baitu. Cavo barneraketetan eta Fernandes kanpotik saiatu dira, baina ez dute asmatu. Eta Novak eta Rushfeldt Deila albokoek kanpotik Silva gainditu dute.

Alvarezek 6-0ekoa jarri du Tchaptchet eta Arroyorekin erdian kokatuz, Hernandez eta Etxeberriaren laguntzarekin, Cavo eta Arrojeria hegaletan. Albokoen indarrak defentsa lana zaildu dute eta Granlund atezainak geldialdi bakoitza kontraeraso batean bihurtu da, beti ere Camila Herremek ondo definituta – kontraerasoan zazpi sartu zituen hamar aldiz lehen zatian –.

Sola HK-k 6-2 ihes egin duenean Fernandesek erasoan asmatu du eta Bera Bera 7-5era hurbildu da, Cavok eta Gavilanek pibotean sartutako golari esker. Baina jokalari bat gehiago izanda, egoera alferrik galdu du eta Novakek, eskuin albokotik, aldea handitu du (9-5) eta Herrem, kontraerasoan are gehiago (13-7).

Hain zen sutsua Sola HKren defentsaren intentsitatea, bi jokalarik, Barkak eta Wolffek, gorriak ikusi dituztela, Boada eta Karsten jo ondoren. Baina ez zen oztopo izan agresibititatea jaisteko. Baloia ez zen hegaletara iristen, baina Gavilanek, piboteak, eta Cavok, barneraketan, tartea aurkitu dute (17-12). Baina Herrem gehiago nahi izan du eta atsedenaldian 19-13.

Bigarren zatian, Alvarezek 5-1ekoa jarri du defentsan. Herrem golak jaso arren, Aallaren hiru geldiketek arnasa eman zioten bere taldeari. Boada sartu da, Arroyok baselina polit bat utzi du, Aallak berriro gelditu du eta Karstenek kontraerasoan sartu du (37 ': 22-18).

Steffen Stegavik, etxeko entrenatzaileak berehala gelditu du partida. Novakek huts egin du, Arroyok kontraerasoan sartu du gola, baina Hausengek erantzun du pibotean. Boadak sartu du Tchapchetek eragindako penaltia (23-20). Baina Holta sartu da, eta epaileak bi falta ezarri dizkio jarraian Tchapcheti erasoan –ez du Sola kanporatu bigarren zati osoan, hiru aldiz super amara-. Beraz, Rushfeldt Deila egoera aprobetxatu du eta Holta zazpi metroetatik markagailua berriro luzatzeko (26-20). Novak sartu da, Arroyok huts egin du hegaletik baina super amara Bera Berak eutsi egin dio Solari Arroyoren gol bikoitzarekin, kontraerasoan eta hegaletik.

Bigarren zatian erdialdean, Alvarezek 7x6koarekin egin du proba. Boadak asmatzen jarraitu du zazpi metroetatik, Gavilanek bi gol egin ditu ia jarraian (31-26), Tchapchetek laura jarri du taldea baina Sola HK-k hiru gol sartu ditu ate hutsean, horietako bi Magnussenenak (34-28). Aallak bere taldea mantendu du, Gavilanek eta Boadak bezala, norvegiarren defentsan tartea ikusi duelarik. Azken minutuetan, Magnussenek zazpi metroko Aallaren geldiketaren aldaratzea jaso du eta Donostiara zazpi goleko aldea eramango du Solak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores