Imanol Álvarez komunikabideen esanetara izan da gaur Gascan entrenaldia hasi aurretik. Igandean derbi berri bat ospatuko da, oraingo honetan Lasesarren (12etan Raul Oyarzun eta Aritz Zaragueta, nafarrak), Guerreras Iberdrola ligako 21. Jardunaldiari dagokiona.
Datorren astelehenetik asteazkena bitartean, Aste Santua iritsi baino lehenago, goizez, 9,30etatik 11ak bitartean, Bidebieta kiroldegian eskubaloi entrenaldiak burutuko ditugu.
2013-2012-2011-2010 urteetan jaiotako jokalariei zuzendutako dago, hau da, 9 eta 12 urte dituzten neska-mutilei. SUPER AMARA Bera Berako jokalariak ere partaide izango dira.
Entrenaldiak dohakoak dira eta izena emateko
Aste Santua gertu dagoela nabaritzen da, izan ere, bost partida baino ez dituzte jokatuko harrobiko taldeek, baina gutxienez horietako bat garrantzi handikoa, Euskal Ligan Bera Berak Basauri liderraren aurka jokatu behar duena. Egian izango da larunbatean egurdian eta garaipena premiazkoa da igoera fasea jokatzeko aukerak izaten jarraitzeko.
SUPER AMARA Bera Berako jokalariak aitortzak jasotzen jarraitzen dute, oraingo honetan, Laura Hernández izan da, 20. Jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu baitu Federazioak web orrialdean jasotako bozkei esker.
Kultura eta Kiroletako Departamentuak eta Bera Bera kirol elkarteak duela hilabete batzuk ekin zioten 2022 Erregina Koparen antolakuntzari. Espainiako emakumezkoen eskubaloiko ekitaldirik garrantzitsuena da, apirilaren 28tik maiatzaren 1era bitartean Donostian izango dena, Udalaren laguntzarekin.